Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Errege Jan [Bertsoa] / Karrike Goienetxe
Errege Jan [Bertsoa] / Karrike Goienetxe
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1895-07-06
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Errege Jan, zauriturik
Jin izan d'armadetarik:
Am'anderia baratu ziozu
Etchian alagerarik.
2
Errege Jan, kontsola zite,
Korayereki sar zite:
Zur'emaztiak errege ttipi bat.
Barda sorthu ukhen dizu.
3
—"Ez ene emaztia gatik,
Ez errege ttipi bat gatik,
Ni ez naiteke kontsola:
Haiek biek yakin gabe,
Ama hiltzeko ohe bat!
4
—"Am'anderia, zer die mithil hoiek
Hainbeste nigar marrasketan?"
—"Ene alhaba, ezin begira,
Galdu diñe zaldi gris bat."
5
—"Am'anderia zer die neskato hoiek,
Hainbeste nigar marrasketan?"
—"Ene alhaba, ezin begira,
Hautse diña urh'untzi bat.
6
—"Ez zaldi gris baten gatik,
Ez urh'untzi baten gatik,
Ez othoi egin nigarrik:
Errege Jan-ek ekharriko dizu
Urhe eta zilhar armadetarik."
7
—"Ene ama, othoi, errazu,
Khantu hoiek zer diren hain gora."
—"Ene alhaba, deusirik ez.
Prosesionea dun yuaiten."
8
—"Am'anderia, zer zaia behar dut yauntsi,
Ohe huntarik yalkhiteko?"
—"Ene alhaba, churia, gorria,
Ederrena duken beltza."
9
—"Am'anderia, zer du lur saintu hunek.
Hain gora dagoenian?"
—"Ene alhaba, ezin begira.
Errege Jan dun ehortzirik!"
10
—"Am'anderia, oritzu giltz hoiek,
Urhe eta zilharren hoiek.
Eta errege ttipitto hori
Artha handieki erraik."
11
—"Lur saintia, erdir'adi,
Ni barnen sar ahal nadin!...
Lur saintia erdiratu,
Eta nik errege Jan besarkatu!
12
"Lur saintia, zerr'adi,
Ni barnen bara ahal nadin!...
Lur saintia da zerratu.
Ni errege Jan-eki baratu."
Errege Jan [Bertsoa] / Karrike Goienetxe
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1895-07-06
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000575.jpg |
xdz5_btx_000575.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
