Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Mari [Bertsoa] / Bitoriano Iraola
Mari [Bertsoa] / Bitoriano Iraola
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-11-10
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Mari, Mari errotako alhaba,
Pegatrcho bat duela buruan,
Eguantza bezin posez bethea,
Zaitzen dauka galaya basuan.
2
Noizikan beiñ yiratzen du burua
Begi larriz eta beldurrean;
Baiña laster galdutzen du ikara;
Biyotzeko puchkaz orroitzean.
3
Marichu da gorphutz liraiñekoa;
Grazi aundiz estaliya dena;
Aiphatzen da: ume begi zabala,
Erriyan den lora ederrena.
4
Eztu intzak lora usai-gozozko
Mina-gorik [fiñagorik] bustitzen goizean;
Eskutuan maitagarriya gana
Or diyua baso illunean.
5
Iturriyak adierazten diyo,
Bere murmur chamur gozoetan:
Zai daukazu zure zoragarriya,
Lastantzeko aren besoetan.
6
Mari, Mari bideak galdu eta,
Sartu zera baso ozpelean...
Orra! orra! Badizkayo musuak
Kopetaren erdi zabalean.
7
"—Zergatikan zatozonen berandu?"
Diyo, gustiz izketa gozuan
"—Maitatuko zaitut zer[u]an ere
Baña Marie... geyago basuan.
8
Errotako lora guztiz garbiya,
Galagakiñ bakharrean biyak!
An aurrera nor ote diyuakizu?
Esten ditut emen nik begiyak.
Mari [Bertsoa] / Bitoriano Iraola
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-11-10
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000562.jpg |
xdz5_btx_000562.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
