Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Amaren hilabethea [Bertsoa]
Amaren hilabethea [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1896-05-23
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Primadera hastean epherra khantari
Alegerarik dago negua yoaitiari
Lili churi lerdenak irriz zeruari,
Gau fresko, goiz ederrak, baitaude heyeri.
Zeru zola urdin
Garbi eta zabala
Jainkoak hau egin
Aingeruen miraila.
Gauaz haiz ilhargia,
Izarren artean,
Arrosa bat iduria
Yulufreyen erdian.
Loredun baratzetan
Errepika choriak
Bozkarioz betan
Badagozka guziak.
Larre pherdeetan
Bildotcha pumpeka
Amaren oinetan
Dabila yauzteka.
Zembat nahi handiak izanikan ere
Maiatzaren loriak laburrak dirade
Gure bihotzak ez du heyetan batere
Gochorik hatzemaiten, Biryina, zu gabe.
Amaren hilabethea [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1896-05-23
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000608.jpg |
xdz5_btx_000608.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
