Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Txorien besta! [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Etxeberri, Augustin

Deskribapena

Izenburua
Txorien besta!
Dokumentuan jasotako izenburua
Chorien Besta!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bien, orai duela ya ainitz denbora
Bertso kopurua
7
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
4
Zenbakia
41
Orrialdeak
4
Argitalpen / inprimatze data
1896-06-13

Txorien besta! [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1896-06-13 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Omnia vincit amor.

Bien [Bein], orai duela
Ya ainitz denbora,
Uso yaun andrei eldu
Zaiote gogora:
Guan baino leenago
Egoko partera,
Bear dutela eman
Besta bat ederra;
Adizkide guziak
Bildurik batera.

Ganbidatzen dituzte
Bilkhura ortako:
Belatcha Arranoa,
Yaun Amia-moko,
Zigoina, bas’ Antzara,
Eta bertze asko.
Ez gero egun artan
Utsik egiteko
Non ez den zori-gaitza
Eri izateko.

Andre Usoak ez du
Deutsik gupidesten,
Ase baten ari da
Ona preparatzen:
Bii, aza, aragi,
Aar[r]ain puska biltzen.
Ango usain gochoan
Ila piztuko zen!
Bainan murde Belea
Gonbidatu etzen.

Egunio artan ara
Airetan Belea
Mokoan darokala
Arri bat andia!
Orantchet yan-eta-yan
Ari duk choria:
Biltzarraren erdira
Idukiz begia
Uzten du erortzera
Mokotik arria.

Kasik!!! arria lurrean
Zenean puskatu,
Batek: maingutu dela,
Bertzea okertu;
"Biz[i]aren lanyeran
Nork nai dik bazkaldu?"
Eta Usoen kontra
Eginez arnegu,
Bestalierak ziren
Laster egaldatu.

Okila eta fika
Usoen onetan,
Bertze chorietara
Dire gatekotan,
Ez ditezentzat geldi
Asarre funts-ortan.
Bainan ez zirelakotz
Berak gonbit bestan
Zioten: "ez gaiten sar
Bertzen aferetan"

Adizkiden bilkhura
Duenak bilatzen,
Obeago du asiz
Denak gonbidatzen;
Ez ibil bat ar-eta
Bertzearen uzten,
Zeren askotan etsai
Zare bilakatzen;
Gero arri-kolpentzat
Arriskuan yartzen.

Txorien besta! [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1896-06-13 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000610.jpg

xdz5_btx_000610.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra