Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amerika-ren agertea : ango nere anayai [Bertsoa] / Antonio Arzak

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzak, Antonio

Deskribapena

Izenburua
Amerika-ren agertea : ango nere anayai
Dokumentuan jasotako izenburua
Amerika-ren agertea : ango nere anayai
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eskuyera mendiyak, ezker itsasua
Sinadura
Antonio Arzac
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
5
Zenbakia
22
Orrialdeak
4
Argitalpen / inprimatze data
1897-01-30

Amerika-ren agertea : ango nere anayai [Bertsoa] / Antonio Arzak

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-01-30 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskuyera mendiyak,
Ezker itsasua,
Oñetan arroka bat,
Ganean Zerua...
¡Kolon! zuri Euskaraz
Kantatzera nua,
¡Egin nazazu argi
Nere Jaungoikua!

Erriz-erri zebillen
Arlote, pobria,
Jakintsuak chorotzat
Ondotik botia;
Ta... zuri zor dizugu
¡O gizon aundia!
Jainkoaren urrena
Mundu bat berria!

Rabidan, Konbentuan
Jorikan atia,
Marohena izandu zan
Zure gidaria;
T' Isabel Katolika
Laguntza guztia,
Eraman zenezazun
Ara Gurutzia!

¡O zenbat edertasun
Eta zer gloria!...
¡Agur biotzetikan
Ama Españia!
Orain bazaude ere
Naigabez betia,
Zure kondaira zarra
Da paregabia!

Ondo merezi dezu,
Nazio noblia,
Munduko erri denak
Agur egitia;
¿Zer, ezpadezu lengo
Indar ta urria?...
¡Utsa; zu bizi zera
Onraz estalia!

Ta begiratzen badet
Euskaldun lurrera,
¡Kolon! ots egiten det
Zu gurea zera;
Sartu bestela gure
Mendiyen tartera,
Ala dan edo ez dan
Ezagututzera.

Pozaz edo penazko
Nesdachen kantua,
Karta baten zai dagon
Amaren lantua,
Amonen erregua,
Mutillen bersua,
Guztiyak dauka lurriñ
Amerikakua.

T'entzunik Kantuariko
Bagaren orrua...
Aitzgorri-Aralarko
Aizien chistua...
Danboliñ... zortzikua...
Pelota soñua...
¡Ai!... ango anayetan
Det pensamentua.


................................
Artu zazute, artu,
Laztan bat estua!

Amerika-ren agertea : ango nere anayai [Bertsoa] / Antonio Arzak

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-01-30 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000624.jpg

xdz5_btx_000624.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra