Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gure pelotariyak : Billabonako Beso-Motza [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Uranga, Juan Inazio

Deskribapena

Izenburua
Gure pelotariyak : Billabonako Beso-Motza
Dokumentuan jasotako izenburua
Gure pelotariyak : Billabonako Beso-Motza
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Billabonako beso motza da jokalari biurriya
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
5
Zenbakia
22
Orrialdeak
4
Argitalpen / inprimatze data
1897-01-30

Gure pelotariyak : Billabonako Beso-Motza [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-01-30 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Billabonako beso motza da
Jokalari biurriya,
Nola sakean ala da ona
Ere errestalariya;
Onen jokua aurre aldian
Da chit ikaragarriya
Plazan jokatzen beso bakarrez
Oso da ikusgarriya.

Kontrariyuai neurtzen dizkate
Sudurra eta kokotza,
Ziriyak sartzen asten danian
Pelotari beso-motza:
Besa gaindikan asi ezkero
Egiten sake zorrotza,
Onen zankoko alpargat'aiek
Ez dute sentitzen otza.

Errebotian ere frantzesak
Oso ikaraz betiak,
Oduki ditu amaika aldiz
Iya barik estiak;
Irabaztia izanagatik
Frantzesak beren ustiak,
Chaskua beti eman diyote
Beso-motzaren jotziak.

Chuliatzen du kontrariyua
Maisuzko jokaerakiñ,
Eziñ liteke jokalaririk
Bada jostatu onekiñ;
Bildurra ere sartzen badaki
Beraren joerarekiñ,
Asten danian joku motz edo
Zirika bi paretakiñ.

Onla pelotan ari danian
Beso-motza dantzaturik,
Ez da gelditzen auturik gabe
Onen zañetan odolik;
Beregan ez du iñorengana
Ezagututzen bildurrik;
Argatik plazan ezergatikan
Etzaio bada ajolik.

Gure pelotariyak : Billabonako Beso-Motza [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-01-30 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000624.jpg

xdz5_btx_000624.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra