Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arzaiya eta otsoak [Bertsoa] / Ramon Artola
Arzaiya eta otsoak [Bertsoa] / Ramon Artola
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1897-02-27
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maiz[ ]egiñik otsoak
beren pikardiyak,
arzaiyari paltatzen
zitzaizkan ardiyak;
eta zekiyelako
lapurrak nor ziran,
eta zein bazterret[a]n
ezkutatzen ziran,
egun batean jaio
zitzaion burura,
egitea pareta
batean pintura,
au zan, artalde dena
pintatutzea an,
iruriz ots[o] zarrak
engañatu zitzan;
eta ain pintaturik
iruri iguala,
sinistu zitekena
artaldea zala,
lan on aren aurrean
jarririk lazoak,
joan zan andik, an eror
zitezen otsoak.
Denboraz ziran aruntz
bildu otso aundik,
non pinturara joan nai
izan baitzuten bik;
bañan irugarrenak
maliziyak jorik
esan zien:—ez joan ez,
ez eman pausorik;
lur artan j[a]be gabe
artalde guriya,
arkitutzea ezta
izango egiya;—
eta orduban zuben
laugarrenak esan,
gauza bat nabaitutzen
zubela arrek an:
eguzkiya non zegon
alde aruntz zala,
ikusten artaldeak
zekarren itzala;
eta artaz guziyak
jaikirik kontura,
engañuren bat izan
bear zula ura,
nai zituzkealarik
ardi guriyak jan,
burubak makurturik
ziran andikan joan.
. . . . . .
Onek erakusten du
nola duten begik,
ikusten batek b[a]ño
[a]skoz geiago bik;
ala, balio duben
gauzen bat danean,
ongi begiratu ta
asteko lanean.
Arzaiya eta otsoak [Bertsoa] / Ramon Artola
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1897-02-27
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000628.jpg |
xdz5_btx_000628.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
