Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arbolak eta euskera [Bertsoa] / Gillermo Albizu
Arbolak eta euskera [Bertsoa] / Gillermo Albizu
Neurria:
Neurri berezikoak
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Zeruko Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
1968-01-05
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
—1—
Jose Artetxe, zure itzak nik
gogoz ditut irakurtzen,
nere biotzen sartzen dan zerbait
beti dezulako jartzen.
Oraingoan ARBOLAK,
kixkalduta odolak
Asi zaizkit irakiten,
Aldi ontako mendi soillketak
ez baidit onik egiten.
—2—
Gaur amabost zuk agertu zendun
oso idaz lan txukuna,
zure luma orri ixurtzen zaio
gaiñezka Maitetasuna.
Zintzilika iltzetan
bere azken itzetan
da, erakutsi ziguna,
Zeru lurreko jabe ta Jaunak
zuk askotan diozuna.
—3—
Ari danean ikusi dezu
altxarik gora besoak,
aizkora artuta mutill bikaiñ bat
botatzen gure basoak.
Ark jarri zaitu penaz
berak egin dun lanaz
moztutzen enbor osoak,
Begira ez daude oiek ipiñtzen
jardundako gurasoak!
—4—
Indarra dunak sarritan ditu
laiñezan egon eziñak,
aize arroan antzeko baztar
guzik puskatzeko griñak.
Kontu danak egoki
bear ditu eduki
zuaitz txiki ta aundiñak
Nagusitza dun agintariak,
ezerik dauden guziñak.
—5—
Nola naitan ezin diteke
edozeiñi baimendu, ta
bakarran onak iñoiz, askoren
kaltea ekartzen duta
Bota naiduen zura
markatutako ura
baño egitan zinduta
Basoak berak luke mesere
era orretan zainduta.
—6—
Dirua dunak irixten ditu
nai ditun eskubideak
derizkiona eginda libre
ardurarikan gabeak
Aundi bezela txiki
arruntean ebaki
nola baiditun bereak
Ola altziran euskal erriko
garai bateko legeak?
—7—
Bidasoaren unuzkoaidi
ego aldetik agintzen
orregatikan aridirade
lur ok landarez arintzen
Zarrak ia bukatu
berririk ezaldatu
piñu ori izan ezen
Antxiñan ziran bertako oiturak
zertako ez gorde zuzen?
—8—
Zenbait aitona zarrengandikan
egiñ izan det aditu
garai batean bat bota zunak
bi bear zitula sartu
Jartzen zuten segira
geroari begira
orra arretaz jokatu
Gaur ere zergatikan ez zazpi
aldeak berdiñ osatu?
—9—
Batasunaren bear gerala
askok diote itzero
nik ikusten det gu alkarrekiñ
gaudela geroz ta atzero.
batabesteai aituz
guztiok alkar artuz
zerbait liteke espero
Zure biotzan kolpean otsak
Madrill'dik entzun ezkero.
—10—
Iparragirre sonatuaren
kantarik aberatsena
nere iritziz jarri zunetan
Gernikako Arbolarena
oroitu utsarekiñ
an dagon aitzarekiñ
alaitutzen da barrena
Baño pentsatzen asi gaitezen
zer dan bere ondorena.
—11—
Orain ogeita amar bat urte
egin nai ziguten apur
zaiñak moztuta eraman naian
bazan makiñabat lapur
Ala ere ezkilla
egon bedi ixilla
bestela bizkarra egur
Ez ote gera geldituko aurki
ez aritz eta ez ezkur?
—12—
Artetxe zuri eskerrak ara
bertso berriak atera
zorioneko erri miñ onek
bildutzen gaitu batera
Sagar da intxaurpean
txiki nintzan artean
au, ikasi nun izkera
Ordura ezkeroz maiteak ditut
ARBOLAK ETA EUSKERA.
Arbolak eta euskera [Bertsoa] / Gillermo Albizu
Neurria:
Neurri berezikoak
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Zeruko Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
1968-01-05
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000406.jpg |
xdz5_btx_000406.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
