Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eguzkia udaran [Bertsoa] / Gillermo Albizu

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Albizu, Gillermo

Deskribapena

Izenburua
Eguzkia udaran
Dokumentuan jasotako izenburua
Eguzkia udaran
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eguzki begi-bakar aundia, danok ikusten gaituna
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Principe De Viana [Aldizkaria]
Argitalpen / inprimatze data
1983-00-00

Eguzkia udaran [Bertsoa] / Gillermo Albizu

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:  1983-00-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eguzki begi-bakar aundia,
danok ikusten gaituna,
urruti egon edo urbillen,
orixe gure kutuna.
Argia eta berotasuna,
biak batean dituna;
bata atsaren surpertzaillea,
besteak uxa illuna.
Alguztidunak maitasunaren
siñalez utzi diguna.

Auxen siñistu bearra degu:
geren izate guziko
eguzkirikan ez baldin ba'litz,
ez giñakela biziko.
Otza dagoen lurrean ezer
ez bailitzake aziko,
yakiña dago, au berotutzen
ez dala iñor asiko;
izadiaren ardatz zuzena
bera da lendabiziko.

Ogeieta lau orduz, eguna;
eta urtero, udara
oparotsua ekartzen digu
garai ontako bolara.
Nai duena itzalera yun;
naidunak artu galdara;
aske dagona ibil diteke
bakoitza bere galgara;
nor-nairentzat pozgarrigo da
negarra baiño algara.

Laiño ekaiztsu beltzen ondoren,
yuan zan negu gordiña
yaten gabean gosea eta
berorik ezan samiña.
Zanpatzen degun oiñ azpikoa
denontzako da egiña,
sasoi onetan maiz ikusten da
goian baindire urdiña,
eskeintzen dula guztiontzako
bere eskubide berdiña.

Gerok ezertxo eskatu ezta
olako aberastasuna
ta, aldi ontako egun luzeak
dadukaten ontasuna.
Guri komeni zaiguna, au da:
beti-zainduz osasuna,
bizi-bidea erreztutzeko
egiñik alkartasuna:
«Ezagutzea sort-erriaren
legezko askatsuna».

Esaera bat zarra ta beti
berria dan bezin gazte:
«Itxuen errin begi-bakarra
izaten dala alkate».
Gu, birekin gabiltza; baiña,
ain indar gutxi daukate;
naiz esna egon, argirik gabe
ez degu ikusten bate;
gogoa ordea erne, eguzkiak
printzarik duan bitarte.

Eguzkia udaran [Bertsoa] / Gillermo Albizu

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:  1983-00-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000433.jpg

xdz5_btx_000433.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra