Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Zubi-aurrean bizi naiz eta ibaia dizut alboan [Bertsoa] / Estanislao Urruzola "Uxola"
Zubi-aurrean bizi naiz eta ibaia dizut alboan [Bertsoa] / Estanislao Urruzola "Uxola"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1983-00-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zubi-aurrean bizi naiz, eta
ibaia dizut alboan;
arriturikan begira nago,
leio-kristalen ondoan,
nolaz euria dator goitatik
bizi ta era zoroan;
suillaka, esan dezaket; baiña,
parrastaz dator lañoan.
Goizeko zortziterdiak dira
orla begira nagola;
odei beltz-beltzak ortze aldean,
bean ibaiak uxola,
gaiztakeria badakarkite
berari gutxi ajola,
ondamendia eta kaltea
barratuko du iñola.
Goiko lañotan otsa badabil,
orroa da ibaikoa,
zubi ertzetan enbor lodiak
zarat aundiz zartakoa;
ur arreetan ortxe dijoaz
emanikan beltz tantoa
zugaitz, sastraka, bidoi, upela,
bai, zerria ta olloa.
Atertu gabe, gañez egin du
etxe aurreko zubiak,
utzirik geldi ezin pasarik
automobil ta jendiak;
urak irten da barratzen dira
arturik gure kaliak
lokatzdun uraz beterik dendak,
eliz ta etxe-azpiak.
Paper antzera badaramaki
ortxen zan automobilla,
beste kaletik zekarkinakin
jo ta egiñaz opilla;
egin zaratak itzali dizu
enborrak egin naspilla,
denda batean sartu danean
kristal bat egiñaz milla.
Ezin ditezke guztiak esan,
bertso-sailla da laburra;
erri guztia dardaraz dago,
badu kezta ta bildurra;
ez ote gaitun gu eramango
emanaz eri makurra,
baztar guztitan kolpeka beti,
itxasoruntz, utziz lurra.
Trumoi ta trumoi, dunba ta dunba,
ibaiak, barriz, orroa
onen aurrean kokiltzen dira
ustetsua ta arroa;
nere aldetik beldurrez nago,
elbarri dizut gogoa
iñolaz ere ez bait det maite
ur-jabe dan itxasoa...
Eguerdian, ordubatean,
geldi da ibaia igotzez,
ta galtzen asi kezka-zalantzak
lasaiturikan zerbaitez.
Binbitartean, ordu lakatzak
ongi ikus dezutenez.
Ordun, eriotz izan ziranak
begoz Jainko begirunez.
Zubi-aurrean bizi naiz eta ibaia dizut alboan [Bertsoa] / Estanislao Urruzola "Uxola"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1983-00-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000433.jpg |
xdz5_btx_000433.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra