Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Etxenike´tar Eugenio Apez Jaunaren oroitzat [Bertsoa] / Yon Gortari Ugarte
Etxenike´tar Eugenio Apez Jaunaren oroitzat [Bertsoa] / Yon Gortari Ugarte
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1969-10-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
—1—
Arraiotz'en jaio zan
Sendi on batean,
Milla bederatzi eun ta
Amalau urtean;
Eriotza izan du
Goizueta'ko errian;
Orain zeruan dago
Atseden tokian.
—2—
Animen egarri zan
Txiki txikitikan,
Amets zoragarri au
Zeukan biotzean;
Apez-deia entzunez
Bere barrenean,
Iruñan sartu zaigu
Seminarioan.
—3—
Santutasunarekin
Jakintza batean,
Apez-jaun agertu da
Gizonen aurrean;
Meza berria eman zun
Arraiotz'ko errian,
Bereala asteko
Animen lanetan.
—4—
Ain zen Apez jatorra!
Ain zen txintxi-fiña!
Ain Jaungoikozale ta
Denentzat berdiña;
Apez-lanetan, beti,
Aspertu eziña,
Bere lana izan da
Egoki egiña.
—5—
Abizen Etxenike,
Eugenio izena,
Onentzat esan bear:
¡Au bai Artzai-ona!
¡Ain zen maitagarria!
¡Ain zen bai zuzena!
Ezin dugu atzendu
Bere oroipena.
—6—
Jaunaren mastian zen
Langille agertu,
Gure poz eta miñak
Berak ditu artu;
Artzai onak ba-dira,
Eugenioz nor aztu?
Norbaitek bere utsa
bear du nabaitu.
—7—
Ain ziñan elizkoia!
Ain ziñan ixilla!
Otoitz aundikoa ta
Izlari sotilla;
Ama Birgiñ zalea
T'uste gabe illa?
Zerura joan zaigu
Antzekoen billa.
—8—
Bat-batean jarri zan
Gaxo Goizuetan,
Iru meza igandez,
Eman ondorean;
Elizakoak artu
Ezaguera osoan;
Begiak itxi zitun
Jaunaren pakean.
—9—
Ainbeste maite zuen
Gure Jesus ona!
Nork esa Bere alde
Egin duen lana?
Kristo'ren usai gozo
Zabaldu zuena,
Jaunak eraman digu
Orain beregana.
—10—
Gure alde Jaunari
Egin erreguak,
Izan gaitezen danok
Zure antzekuak;
Munduan emen gabiltz
Larri ta estuak,
Ez ditugu aztuko
Zure kontsejuak.
—11—
Animak zeruratu,
Jaunari eraman,
Orixen bere lana
Izan zen munduan;
Orain atseden artu
Betiko zorian,
Zure zeruko Aita
T'Amaren ondoan.
—12—
Agur, anai maitea,
Bañan, ez betiko;
Agur zeruan laster
Elkar ikusteko:
Jaunari eskatzen diot
Zu zeruratzeko;
Zuri eskatzen dizut
Gutaz oroitzeko.
Etxenike´tar Eugenio Apez Jaunaren oroitzat [Bertsoa] / Yon Gortari Ugarte
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Principe De Viana [Aldizkaria] Argitalpen data:
1969-10-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000410.jpg |
xdz5_btx_000410.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra