Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ama baten otsa seaskaren ondoan [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Ama baten otsa seaskaren ondoan [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1893-10-21
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Zer darabiltzu nere maitia?
Nork du maitecho eznatu?
Ametzetatik ain ondo zauden
Nork othe zaitu ernatu?
Norentzat dira far-irrik oyek?
Neri bigaltzen dizkatzu?
Zu eznatutzen zeran guztiyan
Ama jartzen da kontentu.
Zenenak dira musu gorriyak
Maindiriaren orrian
Diruditenak lorak daudenak
Sarjinen osto tartian?
Nork zabaldutzen ditu algarrak
Orron alaicho echian?
Nork jarri zaitu usai gozozko
Seaska churi-churian?
Aitacho aurki datorrenean
Lanetik zure ondora,
O! zer pozakin laztan-musuka
Zaitun artuko besora;
Ta bitartian gure aurchoa
"Titia" artuta gegora
Lo egingo du, amak echeko
Lanak eginik gustora.
A! nik ikuzten zaitutanian
Lotan zaudela geldirik
Ille kiskurrak darizutela
Kopetetikan jechirik,
Orduban nere barrenak ez du
Pentzatzen beste gauzarik
Jaunak zuretzat etorkizunan
Zer ote dauka gorderik!
Ez!.. etzazula negarrik egin
Amacho dago ondoan
Eta negarrak amachori gaitz
Egiten diyo kolkoan;
Ez!.. Ez!.. maitia, atoz nigana
Artuko zaitut besoan
Ikuz'izazun mutill chikiak
Jostatzen gure ausoan.
II
Illunabarra badator
Guza guziyak estaltzen,
Eguzkiak zitubenak
Ain ederki apaitzen.
Nere ondoko leyotik
Zentitzen det; !zer gozo!
Aurrari nola ari dan
Ama kantari erazo:
"Nere maitia lo ta lo
Egingo degu gozoro..!
Zuk orain eta nik gero
Biyak egingo degu lo.. lo.. lo..!"
Ama baten otsa seaskaren ondoan [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1893-10-21
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000516.jpg |
xdz5_btx_000516.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
