Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XXI Gai-jartzailea: Alberdi, Uxue Doinua: Haizea dator ifarraldetikBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Militantea izan zara zure bizitza osoan. Entrega, konpromisoa, lana azpimarratzen dituzte zure kideek. Segurtasuna eman izan dizu beti egitura baten parte sentitzeak. Taldetasunari, kolektiboari esker jasaten duzu zure burua. Bilerekin betetzen duzu aisialdia; teorizazioarekin baretzen duzu antsietatea. Gaur ere nekatuta eta zigarro. Usainarekin iritsi zara etxera, langile-auzo bateko 10. pisura. Bilera batetik, gaueko 23:00etan. Emailak erantzuten ari zinela sumatu duzu kearen usaina. Balkoira atera zara. Eraikina sutan dago. Trinkoa da ke-lainoa eta garrek piztia baten erpeak dirudite. Korrika, etxetik irten eta teilatura igo zara. Ez duzu ihesbiderik. Telefonoa patrikan duzula ohartu zara orduan. 3 audio-mezu grabatu dituzu, zure azken hitzak direla jakitun, kea eta garrak gero eta gorago datozen bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa