Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bapatean bilduma: 2009 Bertsolaria: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 15
2009-08-02 Forua Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da lehen aldia Foruan jaialdi hau egiten dena, baina bai lehen aldietako bat, eta denok izan ditugu lehen aldiak, gauza askotakoak. Oroitzen duzuen lehen aldi hori kantatu behar duzue lehen bertsoan, eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue ahaztu nahiko zenuketen lehen aldi hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriak garai desberdinak ezagutu ditu, eta beti egon da bertsolaria hor, beti izan da bertsolaria garai bakoitzean eta garai bakoitzari kantatzeko. Orain, badirudi Euskal Herria garai berri batera sartzera doala; politikoki nobedade handiak datoz, gizartea ere aldatzen ari da. Zer funtzio dauka bertsolariak Euskal Herri honetan? Zer da bertsolari izatea Euskal Herri honetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi aita, baina adin desberdinetako semea daukazue. Gaur gauean ere lo gutxi egin duzue. Jexux Marik semea negarrez izan du eta hura kontsolatu ezinik pasatu du gau guztia; Andoni ere esnatuta egonda, semea parrandatik noiz etorriko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, lotan zaude, ametsetan. Urrunetik habanera doinuak entzuten dira, baina amets horrek amaiera txarra dauka. Zure ametsen amaiera, zati txarra, Andoni Egaña da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zortzi urte jaio zen alaba. Kartzelan jaio zen alaba, biok zineten preso, eta bertan jaio zen. Jada libre zaudete biok, edo hirurok, eta gaur zortzi urte dituela, hala galdetu dizu: "Aita, zergatik jarri zenidaten Haizea izena?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txikik, hemen, orain dela hogei urte bertso ederrak kantatu zituen ispiluari begira. Ba begira nola dagoen ispilu hura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badabil iritzia, batzuek kezkaz, beste batzuek nekez eta hainbatek amorruz diote BECeko finala lar politikoa izan zela. Zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain, atsedenaldira joan aurretik, publizitateari egin behar diogu tartea. ETBk azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak ikusi behar ditugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sustrai, Leitzako seme bat izango zara: Abel Barriola; eta zu, Andoni, Abelen lehen eta oraingoz bakarra den txapela. Aspaldian ez duzue elkar ikusi, baina gaur Abelek kajoitik atera zaitu, eta hizketan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai Patxi Lopez izango da, eta Andoni Montilla. Mestallako palkoan batu zarete. Montillak Esquerra Republicanarekin dauka ituna eginda, eta aste honetan esan dutenez, gaztelaniako klaseak ordubete gutxiagoz emango dira aurrerantzean, katalana gehiago bultzatuko da. Patxik, berriz, PPrekin egin berri du tratua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-27 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkarrekin hilabete asko pasatu dituzue Txapelketa Nagusia prestatzen. Txapelketa bukatu da, denok ikusi dugu zein polita izan den, zenbat jende elkartu den eta abar, baina zuek ez duzue espero zenuten emaitza lortu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa