Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XXI Gai-jartzailea: Maia, JonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa