Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Labaka Mayoz, Ane Pertsona: Agirre, Amaia Urtea: 1970Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 4
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa