Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Aldizkako mota: "Sariketa" Urtea: 2001Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1433
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona eta biloba zarete: aitona Antonio eta biloba Jexux Mari. Larunbat ilunabarra da. Aitona Antonio etxeko atarira atera da eguneko azken zigarroa piztu eta egunari agur esatera. Iloba Jexux Mari, berriz, dotore-dotore jantzi eta atarira atera da gauari ongietorria ematera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Penak kontatzen hastea ez da ona izaten saioan, baina niri gaur, hemen, zuei hiruroi proposatzeko izen bat etorri zait burura: Diego Garzia. Ezagutu zenuten, harreman asko izan zenuten berarekin, korrikalari ospetsu izan zen, korrikan hil zen, baina hori baino gehiago zen Diego Garcia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai hau hemen, mahai inguruan, bildutako gaia da, eta honela dio: "Iñaki Muruari. Bitoriano Gandiaga hil berria dugu. Beraren oroimenez kanta itzazu bertso pare bat, hamarreko haundian". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Euskal Herritik kanpo dagoen euskal preso bat zara. Gaur jakin duzu zu bisitatzera zetozen bi lagun errepideko istripu batean hil direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Arkaitz, New Yorkeko torre bixkien aurka jo behar duen hegazkinean zoaz. Ohartu zara zure egoerak ez duela bueltarik eta mobilez etxera deitzea erabaki duzu. Mirenek, bost urteko alabak, erantzun dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badirudi azken asteotan gazteon atxiloketak nabarmen gehitu egin dirala, ondino gehiago; ta hor daukagu Haikakideen kasua edo Donostialdean gertatu direnak, eta azken aste honetan be zure herrian bost gazte atxilotu dauriez. Zu be gazte eta abertzale izatearren atxilotuta egon zinen. Beraz, zeresanik izango al dozu, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Belauniko / Nirekiko / Ibiliko / Begiko / Betiko / Nahiko / Kito / Ito Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Hutsa / Funtsa / Haruntza / Harroputza / Kamutsa / Bultza / Laguntza Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Eskegi / Gehiegi / Ikuspegi / Zilegi / Erdi / Eri / Izerdi / Ageri / Bedi Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Mila bederatziehun eta hogeita hamahiruan hil zen Lizardi poeta eta, gaur, hirurogeita zortzi urte geroago ari gara jokatzen hogeita bosgarren Lizardi saria. Amaitu da saioa eta, nor geratuko txapeldun eta zu zeu; eta nor etorriko zuri txapela janztera eta Xabier Lizardi bera, irribarrez, txapela eskuetan duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian ohituta gaude zatiketak, bereizketak bizi izatera. Orain, berrikitan, Abertzaleen Batasunaren baitan ere horrelako hotsak entzuten dira, eta beste hainbat erakundetan. Zergatik uste duzu garela horrelakoak euskaldunok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilbon gazteok eta ez hain gazteok bagenuen bilgune bat: Kukutza gaztetxea. Bertan, tailerrak, antzerkia, jatekoa...danetarik zegoen. Orain dela gitxi, kale borrokako operazio baten aitzakiaz prezintatu eta itxi egin digute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa