Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lizaso, Joxe" Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10397
1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxeri komeria gertatu zaio berak esanda jakin dugunez: hona etortzerako goizean janzten hasi da eta hor erori zaio galtzetako botoia; eta galtzak eta botoia eskuan dituela joan da bere andrearengana eta "hauxe josi beharko didazu" esan dio. Andreak telebistatik begirik kendu gabe "jostorratza eta haria hortxe dauzkazu" erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai batean lige kontuak ez ziren gaurko modukoak. Lehen neska laguntza edo horrelako zerbait egiten zenuten. Erromeria amaitu eta neska lagundu ohi zen bat, bi, hiru edo lau orduz, mendiz mendi, biderik bide, zelairik zelai haren baserriraino. Seguru gaude zuk ere holako neska laguntzak egingo zenituela. Kontatu pasadizorik bitxiena eta neska laguntzarik emankorrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, euskalduna zara, urpekaria eta Kenyara joan zara. Hango aireportuan marihuanarekin harrapatu zaitu poliziak. Baldintzapeko askatasunean zaude, epaiketaren zain, urte askotako zigorra jasotzeko arriskuan. Ama Oihane etorri zaizu bisitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Erakutsiko dugu bertsolaritzak ez duela barrabilik" erran zenuen duela lau-bost urte. Zer uste duzu orain? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ttiki-ttikitatik elkarrekin hazi zareten neska-mutilak zarete; auzoko lagun bezala ezagutu duzue beti elkar. Halako batean maitemindu eta ezkondu egin behar duzuela erabaki duzue, baina paperak egiten hasi zaretenean, anai-arrebak omen zaretela eta ez duzue ezkontzerik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabierrek dio ez dela amaren umerik Euskal Herria aldatuko duenik. Andonik, berriz, gauzak aldatzen ari direla dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun larunbat gaua dela, goizeko ordu txikiak, eta Lizasotarren etxean telefonoak hots egin du. Harritzekoa bada ere, Xebastianek hartu du; Beñat da beste aldean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arantzako herriko etxean dagoen Espainiako bandera zara. Orain dela urte batzuk, txukun-txukun plantxatu eta lehenbiziko ateratzen zintuzten balkoira jaietan. Azken urte hauetan ez zaituzte atera. Aurten ere, bertzeak balkoira zihoazela, zokoan, hautsez beteta, hantxe geratu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hamabost-hogei urte hire aitaren gerizpean, hire aitaren eskutik etorri hintzen Arantzara bertsotara. Gaur lehen aldiz hire semea ekarri duk. Ze burutapen etorri zaizkik bidean heldu hintzela? Zer gomendio eman dizkiok semeari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek egundoko parranda bota du. Goizeko seietan, hala ere, kotxean sartzeko intentziotan dabil. Baina ezin du atea ireki. Azkenean kotxearekin hasi da hizketan, Andoni kotxearekin, hain zuzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Xabier, modan dagoen Santiagoko bide hori egiten ari zera eta errepidean zoazela, estu eta larri, izerdi patxetan, Sebastian kamineroarekin topo egin duzu; pala kontra itzalean jarrita hor dago lasai kamineroa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen akupuntorarengana joan zara zu, Xebastian, eta lehenbiziko sesioan hor hasi zaizu orratzak sartzen eta sartzen, azkenean oihu bat egin duzun arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Beethovenek sinfonia bat bukatu gabe utzi omen zuen. Orain jakin berri dugu idazle ospetsu batek aspaldi argitaratutako liburua ere bukatu gabe utzi zuela, eta margolarien koadroekin ere askotan gertatu da hori. Bertsotan historia bat kontatuko al zenuke, bukaerarik gabe utzita? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Patxi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan entzun izan dut, gizona hirurogeita hamar urtera iristen denean, ajea besterik ez duela izaten. Zuek itxura txarrik ez daukazue, baina minen bat, ezinen bat, oinazeren bat izango duzue. Nola bizi da gizona hirurogeita hamar urtera inguratzen denean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ekainaren hogeita seiko goiza da. Jakingo duzunez, egun bi barru gay eta lesbianen eguna ospatuko da. Hori dela eta, gaur, Donostiako bulebarrean manifestazio bat antolatu dute. Txiki-txikitatik izan dituzu joera homosexualak, baina oraindik ez dituzu plazaratu. Balkoitik beraiei begira zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
