Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Egilea: "Sokarros, Allande" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3619
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Luis Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otamendi, zuk ikasketak unibertsitatean egin ondoren zeure herrira itzultzea erabaki duzu, herrian ordea ezin duzu lanik aurkitu. Hemen Sebastian, zure anaia, eskuak lazturik eduki arren lan faltarik ez duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Igande goizean hamaiketan ohetik jeiki eta sukaldean sartu zarenean hor ikusten duzu zure ama zaharra tirriki-tarraka bazkaria prestatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lagunak eta edade berekoak zarete, biok hirurogeina urte. Zuk Mañukorta egun hauetan lortu duzu jubilazioa eta kalera ateratzen zara paseatzera eta hor topo egiten duzu egunero bezala lanera doan Sebastianekin eta Sebastian bertsotan hasten zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Turistak. Andonik alde kantatuko du, Leirek kontra eta erdibidean Sebastian geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Famili bateko gurasoak zarete, Lizaso emaztea eta Mantxi senarra. Lujorik gabe baina zoriontsu bizi zerate. Gaur, kinielan milioi mordo bat egokitu zaizkizue. Lizaso emazteak pobreei laguntzeko eman nahi lituzke denak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi neska zarete, betiko lagun minak. Orain dela urtebete aurkitu zenituzten mutilagunak. Hara non gaur, Julenek bikotea trukatzeko proposamena luzatu dizun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek enpresa berean aritu zarete lanean orain dela gutxi arte, eta biok kalean geratu zarete, urte asko enpresan eman ostean. Langabezi saria daukazue urte birako. Zuk, Beñat, behingoz garaia heldu dela pentsatu, eta bidaiatzeko gogoa daukazu. Gero pentsatuko duzu lan berria aurkitu edo ez. Zuk, Sebastian, berehala lana aurkitu nahi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lankideak zarete, egunkari berean lan egiten duzuen lankideak. Zu, Xebaxtian, politika gaiez arduratzen zara; Imanol, eskelez. Egunero bezala, bazkalorduan elkartu zarete, eta egunero bezala, zuen lanaz kexatzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nik jakin nahi izaten dut jendearen kezkak zein diren, eta orain zuen kezkak entzun nahi ditut, batik bat Julio gaztearen kezkak, gazte baten kezkak, eta Xebastian... Xebastianen kezkak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain, atsedenaldira joan aurretik, publizitateari egin behar diogu tartea. ETBk azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak ikusi behar ditugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriak garai desberdinak ezagutu ditu, eta beti egon da bertsolaria hor, beti izan da bertsolaria garai bakoitzean eta garai bakoitzari kantatzeko. Orain, badirudi Euskal Herria garai berri batera sartzera doala; politikoki nobedade handiak datoz, gizartea ere aldatzen ari da. Zer funtzio dauka bertsolariak Euskal Herri honetan? Zer da bertsolari izatea Euskal Herri honetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin hainbat urte pasatu eta gero, ezkontzea erabaki duzue. Ezkontza xumea egitekoak zineten, normal jantzita, gonbidaturik gabe... Etorri zara zu, Sebastian, udaletxe aurrera, zintzo-zintzo ordurako, eta halako batean hor agertu da Erika, Rolls Roycebatean, zuriz jantzita; eta eliza atarian geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
