Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Euskadi Irratia" Lekua: GetxoBilaketa zehaztu
Emaitzak: 542
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudi bat pantailan eta elementuak bertsolariek. Pantailan "Batzuetan iruditzen zait munduko lanik gogorrena dudala" esaten dio hortzetako eskuila batek komuneko paperari. Jone hortzetako eskuila moduan mozorrotu dute eta Beñat komuneko paper gisa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Lana, umeak, egunerokotasunaz pixka bat nekaturik, astebete libre hartu eta Bartzelonara joan zarete, biok bakarrik, luxuzko hotel batera. Hoteleko gelan zaudete zigarrotxo bat erretzen lasai-lasai, telebistari adi. Bat-batean argia joan da, eta ilunpean geratu zarete, luzerako, itxura batean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo gauera arte lagunak izan zarete. Atzo gauean zerbait gertatu da lagunez gainerakoa. Oraintxe itzartu zarete, eta kopletan hasi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-23 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Gillen Hiribarren, Karmele Mitxelena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi elkarrekin zabiltzaten bikotea. Gillenen etxean zaudete, bero-bero jarri eta elkarri musuka eta laztanka hasi zarete. Orduan zu, Karmele, ohartu zara kamera bat dagoela martxan armairuaren gainean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Ekhi Erremundegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Bi urte daramatzazue elkarrekin, eta gaur Maddalenek bonboiak oparitu dizkizu, zuri, Ekhi. Ekhi diabetikoa da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-21 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete zuek, eta etxean zaudete telebista ikusten. Teleberrian diotenez normalena da, batez beste, astean lau aldiz sexu harremanak edukitzea, baina zuena ez da normala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu egunero joaten zara zure sei urteko iloba eskolara eramatera. Gaur, zure ilobaren lagunei begira, halako desio lizunak sentitu dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seme bat daukazuen bikotea zarete. Ekaitz mutila, Nerea neska. Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak direla-eta, Ekaitzek bigarren umea ekarri nahi du; Nereak ez dauka hain argi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakoitza zuen aldetik dantza ikastaro batera apuntatu zarete. Mantxi neska eta Fredi mutila. Bikote modura jarri zaituzte irakasleak, baina laugarren asterako Mantxi neskak bikote aldaketa eskatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Moncada Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain herri guztietan ari dira gazte gauak abian jartzen, asteburu gauetako alternatiba osasuntsua ei da. Zuk, Iñigo, bertara joan nahi duzu; eta Jonek, aldiz, orain arte bezala jarraitu nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-13 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue urtero folk jaialdia izaten dela Getxon. Aurten bi artista berezi samar ekarri dituzte: Irazu kubatarra eta Sorozabal iparramerikarra, maiamiarra hain zuzen ere. Anaiarteko zerbait egin nahian edo, oholtza berean ipini dituzte kantaldia elkarrekin eskain dezaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Oihane, Euskal Herrian geratzen den azken asto emea zara eta Unai Marokotik ekarri dautsuen astoarra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaldu zein diren zure ligatzeko teknikak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-27 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Afaltzera joan zarete elkarrekin. Bapo afaldu duzue, ordu erdi pasatu da, baina zerbitzariak ez dizue kontua ekarri oraindik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-27 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Asperdura sentsazioa sentiarazi behar diozu entzuleari bertso batekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
