Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Minidisc" Pertsona: Agirre, JoxeBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1120
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-17 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian beti potentzia eta inpotentzia eta horrelako kontuekin ibiltzen gara; baina aspaldi honetan inpotentziaz ari gara hizketan munduan, baina inpotentzi sexualaz. Eta amerikarrek, nola ez, irtenbideren bat bilatu dute: Viagra izeneko pilula. Zuek ba al duzue beharrik edo erosteko asmorik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Joxe oporretan dela seme Aitorrek kaleko zakur burugaldu bat ekarri du etxera. Aitak ez du txakurrik etxean nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe baserritarra traktorea belarrez beterik duela badoa bide estu samarrean eta han agertu da Euzkitze deskapotable batean baina ez du aurrera egiteko behar beste leku. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete, Joxe senarra eta Xabier emaztea. Joxe aspaldi honetan elbarrituta zaude, azkeneko hamar urteok aulkian ezin mugiturik eserita eman dituzu eta gaur emazteari hiltzen laguntzeko eskatu diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek senar-emazteak zerate, Lizaso senarra eta Agirre emaztea. Zuen etxean orain arte erosketak andreak egin izan ditu baina gaur senarra eskuan poltsa handi bat duela sartu da sukaldean eta halaxe esan dio emazteari: "Denda berri bat zabaldu dute Azkoitian eta hara zer ekarri dizudan: esne litroa 65 pezetan, olio litroa 370ean, jogurtak 19na pezetan eta komuneko papera bost duroan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Joxe, bederatzi seme-alaba dituen aita alarguna zara. Gabonak Zestoako bainuetxean pasatzeko asmoa duzu baina zure seme Sebastianek bere etxera gonbidatu zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-08-15 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau animalia zarete: Lizaso oiloa, Agirre katua, Zeberio txakurra eta Egaña erlea. Zein da lauotan beharrezkoena gizonarentzat? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-16 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier, Xabier Zeberio bertsolaria zara. Joxe Agirre berriz, zure ahoko goiko hortz postizoak dira eta Peñagarikano beheko hortz naturalak. Nola konpontzen zarete hiruron artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-09-18 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau seme-alaben aita... Lau seme-alabak ez ditu bakarrik eginak. Badu emazte bat Oiartzuarra. Ez, Aizarnarra, Maria Luisa izena duena. Ez dira beren emazteei kantatu zale bertsolariak, baina gaur kantatuko dio. Maria Luisa, bere seme-alaben amari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezer baino lehen zorionak! Titulu bat falta zuen Agirrek, aitonarena, eta eskuratu berria du. Zure bilobatxo jaio berri horri kanta iezaizkiozu pare bat edo hiru bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-18 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano baserriko nagusia da, Lizaso Lazkanoren andrea, eta Agirre ijitua. Lazkanok astoa saldu dio, Agirre, ijituari. Hurrengo ferian ijituak asto bera saldu dio Lazkanori. Etxera etorri eta erakusten hasi da bera akordatu gabe eta Lizaso, andreak ezagutu du lehengo astoa dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirreri kalte egin zion atzo gaueko jatetxeko afariak. Eritetxean pasa duzu gaua eta goizean Jon etorri zaizu, jatetxeko nagusia, bisita egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egintzagun kontu, Santa Luzi ferian, Imanol Lazkano tratantea etorri zaigula atzeko animali hoiekin eta Joxe, baserritarra, erostera etorri zaiola. Ez dakigu tratuan konponduko diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Juan Mari Lopez, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erregalia, zer eta nori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1978-04-30 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano eta Agirre ezkondu berriak dira; Lazkano da mutil gaztea eta Agirre neska gaztea. Hiru hilabeteren buruko haur bat sortu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-05-28 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agirre, aita, alkohola dela medio, denbora luzez ingresatua egonda. Eta Lazkano, semea, droga dela medio, denbora luzez ingresatua egon da. Etxeratu zaretenean elkarrizketan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1979-12-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak eta semea. Santa Luzitan, Zumarragara joan da familia guztia. Lizaso aitak astoa nahi; Lazkano amak labadora, eta Agirre semeak mendi-motorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
