Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jarduera: "Researcher" Pertsona: Enbeita, OnintzaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1249
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen gizonek edo senarrek kamioilari moduan egiten dute lan, eta denboraldi luzeak ematen dituzte etxetik kanpo. Hori dela eta, kanpora doazen bakoitzean Erikaren etxean batzen zarete biok, eurak bueltan etorri arte. Gaur goizean, ohe berean esnatu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igorreko kanta batek honela dio: "Aramotzetik Garamendira / tximista baten antzean / miru zurie hegazka doa / oilandatxuen atzean". Onintza, horrelaxe ibiltzen zen Unai ere garai batean zure atzetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamabost urte eman dituzue zoriontsu ezkonduta Goitioltzako baserri batean. Gaur, banantzea adostu duzue, baina paperak egiterakoan banantzeko dirurik ez daukazuela ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-05 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Aste honetan bost animalia berri deskubritu dira eta hori egin duena Oihana izan da. Berak azalduko digu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok gaur ezkondu zarete. Ezkontza gauaren erdian, Fredi lanera joateko prestatzen hasi da, okina baita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Zure haurtzaroari / erreparatuta
2. puntua: Ume hark ikusiko / balu gaur zarena
3. puntua: Nola ailegatuko / zara zahartzarora
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Aitor, egunean zehar emandako pauso guztiak zenbatzen dituen aplikazioa instalatu duzue sakelako telefonoan. Geroztik, oinez zoazten bakoitzean Onintza telefonoari begira ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alakrana itsasontziko bi marinelen familiartekoak zarete. Egunak aurrera doaz, eta etxekoak ez dira etxeratzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
1. Puntua: Azken final-laurdenak / badu enkantua
2. Puntua: Pasatuko al zara / hurrengo fasera?
3. Puntua: Seiehun eta hogeita bi / puntuetan muga
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Supermerkatuan erosketa eginda atera zarete oraintxe. Baserritarren manifestazio bat dago atarian, traktore eta behi eta guzti. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arrantzan ari zarete itsaso zabalean. Bost itsas miliara arrain banku handia bat dago, baina enbata dator. Zuk, Julio, aurrera egin nahi duzu hala ere. Onintzak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza ama adinekoa eta Aitor semea zarete. Zuk, Aitor, kubatar bat hartu zenuen Onintza ama zaintzeko. Gaur, etxera etorri, eta kubatarrarekin saltsa dantzatzen aurkitu duzu zure ama. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Onintza polizia zara. Komisaldegian atxilotua duzu Jokin emakumea, senarrari bi labankada eman dizkiolako. Martxan jarri duzu grabagailua Onintza, Jokini deklarazioa hartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hilabeteak dira sexu lagunak zaretela. Orain arte argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin maitemindu dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Amaierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-15 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Orain arte hemen ohitura izan da "San Anton, besugos al montón".
Zeozergatik, indabetara pasatu gara. Hor daude indaba lapikoak preparatzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa