Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Azpeitia" Pertsona: Iguaran, OihanaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1135
Gipuzkoako eskolarteko 29. Txapelketa : finala 2009-05-29 [Audioa - digitala]
[Grabazioa]Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Euskarri-mota: Disko gogorra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen bion lagun batek gustuko duen norbait afaltzera ekarri nahi du, baina aurrena zuekin probatu nahi du bere sukaldaritza dohaina. Zuen iritzia eman, baina Oihanak laguna ez mintzeko moduan; Aginek gordin esango dizkio ordea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, zure atzeko horiek bizitza bideratuta dute, baina jakin nahi nuke beren lehen soldata nola edo zertan irabazi eta zertan gastatu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi dendari zarete. Plastikozko poltsak kobratzen hasi dira hegoaldean, uztailetik aurrera, eta Oihana hasi da kobratzen eta gainera pentsatu du biltegian dituenak amaitzean ez duela gehiago ekarriko. Xabat oraindik ez da kobratzen hasi. Lotsa edo… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Zaharrena da Irazu eta zuek gaztetan oso Irazuzaleak izan zineten. Izango duzue zerbait galdetzeko, ia hogei urte geroago. Egin galderak puntuak jarriz:
Puntua: Lehen palestino bat zan / orain alkandora
Puntua: Nola mantentzen dezu / horrelako boza?
Puntua: Larraulgo adosatun / okupa al zaude?
Puntua: Nola egin zenuten / ETBn pintada?
Puntua: Orain mailaz doblea / ta pisuz erdia
Puntua: Zein da ez nekatzeko / zure gasolina?
Puntua: Lujuzko ordezkoa / lehengo titularra
Puntua: Orain titularrari / mezu bat bialdu
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat ibili da bolo-bolo, non itsasoa dena plastikoz beteta ikusten den. Gernikan ere atzo feria eta gaur kalera irten zarenean, hemen ere kale guztiak plastikoz beterik daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iguaran, zuk hogei urte daramatzazu herriko emakume taldetan. Aurten sartu da taldean Oihane, eta oso pozik dago azken boladako martxoaren 8ko mobilizazioek izaten ari diren arrakastarekin. Oihanak indarrak neurtzeko esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oporretara elkarrekin joateko plana egin duzue, eta hegazkinean bidaiatuko duzue. Maletarik ez fakturatzea erabaki zenuten. Oihana, Gurruk eskatu dizu bere gauza batzuk zure maletan sartzeko, ez duela lekurik eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herriko parkean zaudete. Jendeak ohitura du bertako putzuan dagoen Ama Birjinari dirua botatzeko. Gaur ere txanpon mordoa pilatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela urtebete alargundu zineten biok. Nerea, gaur Oihana etorri zaizu esanez bakarrik ere asmatu duela bizimodu berri bat egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abokatuak zarete. Torturatzaile batek bere delitua onartu dizuen arren, epaiketan hura defendatzea erabaki duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Proba egiteko, zuen datuak sartu dituzue ligatzeko aplikazio batean. Ehuneko bosteko bateragarritasuna duzuela atera zaizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa