Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Donostia" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2597
1988-10-09 Uharte (Iruñerria) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telleriak bizkiak izan ditu eta badituzu zorionak emateko motiboak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken boladan soldata jaitsierak eguneroko kontua dira, eta zuei bioi ere tokatu zaizue. Arkaitz da banketxe bateko goi kargu bat, 50.000 euro inguru irabazten zituen hilean, eta orain 44.000 inguruan geratuko zaio soldata; Peña bankuko kristalak garbitzen dituen langilea da, 1.000 euro kobratzen zituen, eta orain 800 eurora murriztu zaio soldata. Askotan bezala, kafe makinan egin dute topo.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan aditu izan dugu denok eta esan ere bai bizitzeko ez dela asko behar, baina hori norberaren esku egongo da. Zuen kasuan zenbat da gutxieneko hori, bizitzeko behar duzuen hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zure bizitzan, Peña, lige asko eduki dituzu. Erregalo asko eman dizkizute. Kontatzerik ba al duzu edo jakiterik ba al dago?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biak trenak zarete, bata abiadura handikoa eta bestea abiadura motelekoa. Larrunera igotzen den tren motela kendu eta abiadura handikoa jarriko dute. Oraintxe ari dira aldaketa egiten, tren zaharra kendu eta berria, azkarra jartzen. Peñagarikano tren zaharra, motela da eta Odei tren berria, azkarra.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Zeberio, mendira joan eta istripuz zulo batera erori zera, bi hankak hautsi eta oihuka ari zerala, haitzaren puntan putre bat dago, Peñagarikano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-11 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak etengabe dabiltza alde batetik bestera. Trote hori aguantatzeko noizean behin osasunari kaso egitea komeni den zerbait omen da. Hori dela ta zuek hirurok sauna baten barnean zaudete farrez. Zeri egiten diozue farre? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txakurra omen da gizonaren lagunik onena. S.Lizaso, senarra; Peñagarikano, emaztea; Egaña, etxeko txakurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-20 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña, frantses euskalduna edo emazteak aldegin diona izango da; Peñagarikano, txurrerua; eta Euzkitze, emaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-01-25 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Almansa herrian gertu zen. Orain juizioa egiten ari dira emakume batzuri. Erlijio satanikoa zela eta hamaika urtetako neska bat etsaiaren gaitzez josita zegoela eta neskatxa horren ama, izeba eta beste emakume batek halako sendaketa bat egin behar zutela eta, bizi-bizirik zegoela bere barren guztiak kendu zizkioten: gibela, giltzurdinak, e.a. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-22 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru bertsolariok osatzen dute Euskal Herrriko ikurrina: Murua, kolore gorria; Peñagarikano, zuria; eta J.Sarasua, berdea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-01 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñak esana da Anjel Mari eta Peñagarikano nortasun desberdineko bi gizon dirala. Hemen daukagu Peñagarikano tabernan kafea hartzen eta horra etorri zaio Anjel Mari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña ikusten dezue ze despistatu aurpegiarekin ibiltzen dan sarritan, eta gaurkoan behintzat Peña, hi haiz extralurtar edo extraterrestre bat, momentu hontan jeitsi haiz lurrera eta lurtar honekin topo egin dek, Andonirekin... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso saio baten ondoren eta bertso saioaren aurretik ere bertsolariak momentu latzak pasako ditu, ba? Nolakoak dira zureak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Nafarroa aldean badakit asko ibiltzen zarela eta bai atzeko bertze bortz hoiek ere. Galdetuko nizuke beste bost hoien sekretuak ia zein diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-02 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lau komunikabide zerate: Telleria izango da irratia; Peña, telefonoa; Lujanbio, telebista; eta Iratxe, egunkaria. Zuotan zein da garrantzitsuena gaur egunerako? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
