Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "liburutegia" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3316
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bata bestearen paperean kantatuko duzue. Zuk, Irazu, Amets izango bazina bezala, eta alderantziz. Hiru egoera jarriko dizkizuet: 1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena? 2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza? 3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, Iparraldean bakantzetan gaudela aprobetxaturik, Parisera joatea erabaki duk. Trenetik jaitsi orduko galdu egin haiz, eta ibilian-ibilian, ez dakiala nola, Pigalle izeneko karrika edo auzora, putetxez beteta dagoen horretara, iritsi haiz. Konturatzerako trabesti hau hurbildu zaik, ipurditik heldu eta lizunkeriak erraten hasi zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azterketa bat egin dute ikasleen euskara maila nolakoa den jakiteko, eta emaitza nahiko kaskarrak atera dira. Zuek azterketa horiek zuzentzen ari diren bi irakasle zarete. Sustrai erabat harritzen da azterketa bakoitzarekin, ikusita zer maila dagoen; bestea, berriz, lasai ederrean ari da zuzentzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hil honetan ere estu eta larri ibiliko zara hil bukaerara iristeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, gizarte-laguntzailea zara, eta Amets zure bulegora etorri den herritarra da. Hiruzpalau paper sinarazi ondoren, ohartu zara, Ametsek ez dakiela irakurtzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken egunotan hainbat ebakuntza egin dizkiote Ariel Sharon Israelgo presidenteari. Ebakuntza horietan parte hartu duen zirujauetako bat zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira. Mendiluze ama eta Amets alaba. Amak alabarekin serio hitz egitea erabaki du, aurtengo urtean sei nobio ezberdin aurkeztu dizkiolako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, nolakoa da Amets? Amets, nolakoa da Maialen? Bota sekretuak beldurrik gabe, konpartitu duzuen hori dena, hemen inork ez du-eta entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni hemen eta beste bostak hor. Denok izaten omen dugu zerbait oso garbi. Eta esaerak dio zerbait oso garbi duenak arazo bat duela. Zuek bostok esan behar duzue zer duzuen oso garbi, zuen egunerokoan, zuen bizitzan, zuenean... Andonik garbi duzuen horren arazoa kontatuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek koadrila bereko bi lagun zarete. Zuk Amets, bikote harreman ugari izan dituzun arren, ezin duzu lehendabiziko hura ahantzi. Jokinek aldiz, berea nor izan zen ere ez du gogoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Jon amodiozko gutunen lehiaketa batera aurkeztu da eta lehen saria irabazi du. Zuk, Amets, gutuna irakurri duzu eta konturatu zara zuri sekula ez dizula horrelakorik esan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete. Elkarrekin lan bat egin behar zenuten baina ez duzue garaiz bukatu eta bezero garrantzitsu bat galdu duzue. Nagusiaren errietaren zain zaudete. Amets etsita. Sustrai, aldiz, lasai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Zu, Amets, semea. Zu, Unai, aita. Aurten alargundu da Unai. Gabon gaua da eta familia osoa, seme-alabak eta ilobak, sukaldean zaudete afaria hasteko zain. Unai aita egongelako sofan dago. Haren bila joan da Amets semea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote gaztea zarete. Zuen etxe berriaren hipoteka sinatzen ari zarete une honetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Zer da zuk nagusitan / izan nahi duzuna?
2. puntua: Umea zinenean / zeneukan ametsa
3. puntua: Ez ote da berandu / plan handitarako?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sanjoanetan ere egundoko ilarak egoten dira tabernetako komunetan. Kontua da Amets, zuk, kanpoan ia ordu erdi zain daramazula, eta halako batean libratu da komuna, eta barrutik bikote hau irten da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Eneko, futbolzale amorratua zara. Zuk, Amets, berriz, futbola gorroto duzu. Liga bukatu zenetik, Eneko antsietateak jota dago, berriz ere noiz hasiko zain. Eta zu, Amets, kontent, bake ederrean bizi zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
