Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Anda, Irati" Urtea: 2002Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 984
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete eta alaba bana duzue etxean. Arrazoi ezberdinengatik, baina kezkaturik zaudete oso: Amets, zure alaba asteburuetan etxetik irteten ez delako, eta zu, Sarriegi, berriz, zure alaba asteburuetan etxera sartzen ez delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukorta izango da Mihura beltza, eta Jon Lopategi, berriz, bera toreatzera etorri den "El Juli" toreroa. Ateak zabaldu dituztenean zezena haserre bizian atera da, eta oraintxe daude toreroa eta biak aurrez aurre, elkarrizketan hasteko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-08 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agur bertsoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxek badaki bere alaba mutil batekin dabilela. Gaur arte ez du jakin mutil hori zein zen, baina gaur alabaren mobila hartu du eskuetan, eta mezu goxo horietako bat irakurri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-22 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aitona-ilobak zarete. Zu, Unai, iloba, eta Peña aitona. Aitona gaixorik dagoela-eta logela berean daramazue astebete lo eginez. Asteburua da eta zu, Unai diskotekaz diskoteka ibiltzen zaren horietakoa zara. Logelako mesanotxera joan zarenean zeure droga pastillatxoaren bila, aitonaren bihotzerako pastilla aurkitu duzu. Aitona sukaldean dabil saltoka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Puntuetara egiteko gai bat edo bide bat emango dizuet. Gaur saioa amaitu eta neska-mutilen konturik ez duzuela ibili inork esan ez dezan, abiatu zaitezte hortik, gero zuek gura duzuen moduan jarraitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anertz Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Etxahun aitak zin egin zion Begoñako Amari Anertz semeak karrera amaituz gero, belauniko joango zinetela biok basilikaraino. Anertz, ikasketak bukatu dituzu, eta aitak basilikara eraman nahi zaitu esana bete dezazuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-31 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oinak: Azala / Itzala / Ostirala / Originala / Apala / Dala / Bezala / Dezala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-10 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uztapidek hamalau urte zituela gurasoek Arabara bidali omen zuten castellanoa ikas zezan. Lizaso aita izango da, eta Irazu semea. Aitak semeari zer ikasi behar duen proposatuko dio, eta ea semeak onartzen duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-14 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-11 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mendiluze ez da betere jaizalea, eta beste Aitorrek, Sarriegik, itzelezko ahalegina egin behar izan du Mendiluze Bilbora ekartzeko Aste Nagusira. Gauzak hala gertatzen dira, eta Mendiluze famatua denez gero, hor daude biak, goizeko orduetan, euskal giroko txosnetan, Mendiluze neskaz inguratuta, eta Sarriegi bazter batean, kalimotxoa eskuetan duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-31 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oinak: Modura / Gustura / Ardura / Aingura / Itxura / Heldu da / Literatura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-17 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok garai batean elkarrekin askotan egoten zineten; pisu berean ere bizi izandakoak zarete orain dela lau-bost urte Gasteizen, baina bizimodua halakoa delako, hiru-lau aste badaramatzazue elkar ikusi gabe, eta, gaur, Jon Maiak telefonoa hartu eta Igorri deitu dio. Elizan sartu ziradenian I doinua hartu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Safiyari beste astebete eman diote bizitzeko. Gero ez dakigu zer jazoko den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai bateko emakumeen ogibideak edo ofizioak erraz laburbildu genitzake: jostunak, zerbitzariak edo etxekoandreak ziren. Zuk, Alaitz, tornulari bezala lan egitea erabaki duzu. Tornu erraldoi indartsu baten aurrean zaudela, zure gogoetak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alarguna zara. Zure senarra arrantzalea zen eta itsasoan ito zen. Gaur, portuan zaudela, herriko beste emakume batzuk ikusi dituzu euren senarrei ongietorria ematera doazela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa