Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Barroso, Odei" Pertsona: Azkune, LaxaroBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1210
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi politikari haundi, Euskal Herrian ospetsu izandakoak, Xabier edo Jabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea zarete. Politikatik erretiratzea erabaki duzue, baino erretiratu aurretik badauzkazue alkarri esan beharreko kontuak. Afari bat egin duzue alkarrekin eta zer esan diozuen jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irailaren 11k zer ikasbide eman dizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hau gizon argia da eta galdera zail samarrak egin behar dizkiot. Demokrazia askotan entzuten den hitza da. Ez dakit, ordea, denontzat berdina esan nahi ote duen. Zer esan nahi du demokrazia hitzak Aznarrentzat? ETAk zer esan nahi du demokrazia hitza aipatzen duenean? Zer janik ez duen batentzat, zer ote da demokrazia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohartuko zineten nik esan gabe ere, orain arte Senideak bezala ezagutu izan duguna, gaur Etxerat ikusi dugula. Ikur berri bat beraz, eta ikur horren atzean izango dira aldaketak ere, baina urte honetan eta inguru honetan zer aldaketa nahiko zenituzketen, hori da nik eskatzen dizuedana, hori kontatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizartean arazo bihurtu dela uste al duzue litrotara joatea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Galdera tonto samarra dirudi, baina zuen adierazpen batzuk irakurri eta entzunda, galdetzeko gogoa etorri zait: bertsolaria noiz sentitzen da bertsolari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-03 Azkoitia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-02-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Ana Botella da, eta Irazu Aznar. Gerraren aurkako manifestazioak ikusten ari zarete telebistan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ia guriak egin du, badegu zeinek agindu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Joxe oporretan dela seme Aitorrek kaleko zakur burugaldu bat ekarri du etxera. Aitak ez du txakurrik etxean nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi ez dela entzun nuen honako gai hau: "bertsolariok duzuen famarekin zergatik ez dago bertsolari dibortziaturik?" Inork izatekotan zuek izan behar duzue erantzuna. Egaña, Sarasua, Euzkitze eta Lizasoren emazte edo neskalagunak izango zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Gaztelu, Errealeko jokalari ohia eta Aranzabal egungo Errealeko izarretako bat. Semea Real Madrilera joan nahian dabil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar eguerdia da eta Bilbon zaudete. Biok elkarrekin istripua izan duzue presaka zabiltzatelako. Unai erramu eguneko prozesiora doan apaiza dugu eta Xabier, berriz, Korrikaren azken ekitaldiko bertso saiora doan bertsolaria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bidasoaldeko emakumeek egindako eskariaren aurrean, Irungo Udalak honako hau erabaki du gehiengoz azken osoko batzarrean: "Gizartearen iritzia aldatu edo erabaki judizial irmo bat izan arte, herritarren artean nagusi den borondatea errespetatu dadin, alardean parte ez hartzeko eskatzen diegu emakumeei". Hiri zer iruditzen zaik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Diseinuzko droga ezezagun bat, izugarri ona eta ez dakit zenbat dohain omen dituena, eskaini dik lagun min batek. Zalantzan hago probatu ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian kontratista azpeitiarra izango dugu eta Sarasua, berriz, parroko aretxabaletarra. Elizako obrak aurrera omen doaz, baina ordainketak berandu. Kontratista ez dabil oso konforme. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa