Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3886
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-29 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-05-02 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola", Anjel Larrañaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun hauetan Sabrina abeslari Italiarra Euskal Herrian dabil. Hori dela eta Larrañaga mutil zaharra izango da eta Attola Sabrina. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso alabak badu Lazkano amari zerbait esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-04-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Koldo Zelaia "Etxeberri"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Apellidua Zelaia, baina beti aldapan gora doa. Zergatik ote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzelak Unibertsitateak ote dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita alabak zarete, Harkaiz aita eta Leire alaba. Alabak kotxea gidatzeko karneta atera berria du eta gaur larunbata gaua izanik, aitari kotxeko giltzak eskatu dizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Naparren txapelketak / Lesakan finala Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Seguru dakizula / egiten inglesez... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostian urtebete daramazuen bi eskale zarete. Emaiguzue ikusi duzuenaren berri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ate bat haiz. Zertarako haizen jakin nahi diat, askatasunerako ala esklabutzarako? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi Andoni Haizeen Orrazia izango haiz eta hi Sebastian Eolo, haizearen jainko indartsua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
