Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: GetxoBilaketa zehaztu
Emaitzak: 546
2023-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Ander Sarriugarte
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetariak zarete. Albiste bat jaso duzue publikatzeko, baina badakizue faltsua dela. Hala ere, bisitak edo klik-ak behar dituzenez, Maddik publikatu egin nahi du; Ander ez dago konbentzituta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Migratzailea zara, muga bertan dago. Okerrik ezean laster salbu izango zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Unai Mendiburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Grabitate indarrik gabeko lekua simulatuko dugu. (Sabaitik zintzilik jarri dituzte bertsolariak) Espainiaren izenean espaziora joandako bi astronauta euskaldun zarete. Tarte horretan Euskal Herriak independentzia lortu du, eta orain, Espainiakoak ez dira itzuleraren kargu egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-22 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Naia Arrizabalaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zahar etxean bizi zareten bi agure zarete. Azkenaldian askotan zabiltzate batera eta elkarrekin maitemintzen ari zaretela ohartu zarete. Naia, Hairak proposatu dizu zahar etxetik batera ihes egitea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Lana, umeak, egunerokotasunaz pixka bat nekaturik, astebete libre hartu eta Bartzelonara joan zarete, biok bakarrik, luxuzko hotel batera. Hoteleko gelan zaudete zigarrotxo bat erretzen lasai-lasai, telebistari adi. Bat-batean argia joan da, eta ilunpean geratu zarete, luzerako, itxura batean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo gauera arte lagunak izan zarete. Atzo gauean zerbait gertatu da lagunez gainerakoa. Oraintxe itzartu zarete, eta kopletan hasi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Asteburutan kentzen / dugu tentsioa; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Kalimotxoak dena / konpondu dezake; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xumai Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen ezkontza eguna da eta aldarean zaudete. Beñat, zuri galdetu dizu apaizak ea maite duzun Beñat, eta baietz erantzun duzu; Xumairi galdetu dionean, ordea, ezetz esan du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-27 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Afaltzera joan zarete elkarrekin. Bapo afaldu duzue, ordu erdi pasatu da, baina zerbitzariak ez dizue kontua ekarri oraindik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-27 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Asperdura sentsazioa sentiarazi behar diozu entzuleari bertso batekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, zu, azkenaldian ez zara ondo sentitzen; barruan baduzu zerbait ez dizuna uzten lasai sentitzen, baina ez dakizu zer den. Halako batean, zure ateko txirrina jo dute eta hor agertu zaizu saltzaile bat, gaizki jantzita, zikin, betaurreko lodiekin eta maleta zahar batekin; zer saltzen duen?: labatiba magikoak. Ea zertarako den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zaharrei begira bota itzazu hiru bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zintzo esaiguzu hiru mutil horiek, hiru gazteak, ikustean zer pentsatzen duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-16 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, hogeita sei urte dituzu. Hogeita hamar urteren hatsa kokotean antzematen duzu. Zuk, Andoni, hogeita hemeretzi urte, ia kokoteko bat hartu duzu. Biok, atzo, mozkor latza harrapatu zenuten. Zer moduzko harremana da zuen adinekoen artean. Mozkortuta serio hitz egiten hasten gara, beraz, hasi sexuaz eta maitasunaz hitz egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaldu zein diren zure ligatzeko teknikak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
