Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2025 Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 103
2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen bazen kaputxinoen eraikin bat, ikastetxea zena, eta duela urte batzuk eraitsi izan zena. Beti entzun da Gipuzkoa aldeko erreboltari guztiak bidaltzen zituztela Lekarozera nonbait zuzendu nahian. Aitor, zure nahiaren kontra ikastetxera bidalitako gazte bat izango zara. Eta Urko, zu garai horretan zorrotzena zen kaputxino horietako bat izango zara. Ikastetxeko urteak eta gero, hamabortz-hogei urte pasatu dira eta kanpoan egin duzue topo; Urko, zu ja zure malda beheiti, zure azken urteetan, eta Aitor, zu hor nonbait, zuzendu zinen zerbait ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Eneko Aita Santua da. Esan dutenez Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko, munduko mediku ta tratamendu mota guztiak. Antza denez ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Lehenengoa
- <
- 4
- 5
- 6
