Doinutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gaur parte hartu izanaz

Informazio orokorra

Izenburua
Gaur parte hartu izanaz / Guantanamera
Mota
Dantzakoa
Sortzailea
Fernández Díaz, José "Joseíto"
Bertsolaria
Elorrieta, Eñaut
Urtea
2009
Oharrak
Guantanamera kubatar kantu herrikoitik hartua. Kantuaren musika sortzailea Jose Fernandez Diaz da, eta bertsio eta moldaketa ugari izan ditu.
Bertsotara ekarria: 2009ko Gipuzkoako Bertso-eskolen Egunean (Azkoitia, 2009-04-26) antzezlan bat prestatu zen “Bertso eskoba” izenekoa. Bukaeran doinu honetan kantatu zuten denek Eñaut Elorrietarekin batera.
Hainbatetan erabili izan da batez ere musikaren laguntza duten saioetan. “Guajira Guantanamera...” erabiltzen da estribillo moduan.

Izena emateko hautatu den bertsoak (Azkoitia 2009-04-26) honela dio:
Gaur parte hartu izanaz
benetan harro gaude gu (bis)
bukatu aurretik zuek
eskertu nahi zaituztegu

Ezaugarri teknikoak

Neurria / Estrofaren izena
Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Erritmoa
Hutsik

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra


Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin