Doinutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Libe daukagun suerte txarra

Informazio orokorra

Izenburua
Libe daukagun suerte txarra
Mota
Eskekoa
Bertsolaria
Pagola, Eli
Non jasoa
Elgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Urtea
2024
Mendea
XXI
Oharrak
Jatorrian "Hor goian goian goldia" doinua da. Hura kopla handia da, hiru puntukoa alegia. Eli Pagolaren moldaketan 8A/ 8A silaba dituen lehen hemistikioa 10 / 8Ara pasatzen du eta horrela bi puntukoa bihurtzen da. Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip).

Eli Pagolak moldatu zuen eta lehen aldiz 2024ko abuztuaren 29an erabili zuen Muxikan Ane Zuazubiskarrekin batera. Doinutegian jasota geratzen da Gipuzkoako Txapelketan Pagolak Libe Goenagarekin egin zuen saioko lehen bertsoa. Aurrez txapelketa horretan berean erabili zen. Urretxun esaterako Jon Gurrutxaga eta Antton Aizpuruak.
Aldakiak
Hor goian goian goldia

Ezaugarri teknikoak

Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Egitura metrikoa
10 / 8A / 10 / 8A (hg) | 18A / 18A (ip)
Erritmoa
Hutsik

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra


Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin