Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Julio Soto
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia

Datu pertsonalak
- Izena
- Soto, Julio
- Izen abizen osoak
- Soto Ezkurdia, Julio
- Jaiotza
- 1987 Iruñea + Iruñea < Metropolialdea < Iruñerria < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Doinu sortzailea edo moldatzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2009, 2013, 2017 eta 2022 (finalaurrekoak); 2026
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 2005 (kanporaketak); 2007 (finalaurrekoak); 2006, 2008, 2021 eta 2025 (finalista); 2009 eta 2013 (txapeldunordea); 2010, 2011, 2015, 2017, 2019 eta 2023 (Txapelduna).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2003, 2004 eta 2005 (finalista, 15-18 urte).
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2003, 2004 eta 2005 (Txapelduna, 15-18 urte).
Xalto Sariketa: 2003 (finalista); 2005 (Txapelduna).
Nafarroa Oinez Bertso-saria (Bera): 2006 (Txapelduna).
Osinalde Sariketa (Gabiria): 2008 (txapeldunordea eta entzuleen saria).
Bertxoko Sariketa (Gasteiz): 2008 eta 2010 (Txapelduna).
Zarauzko Kopla txapelketa (Zarautz): 2009 (Txapelduna); 2010 eta 2017 (txapeldunordea).
Xenpelar Sariketa (Errenteria): 2010 (finalista).
Euskal Herriko Bertso Afari sariketa (Etxarri Aranaz): 2012 eta 2013 (Txapelduna).
I. San Prudentzio Dunba Kopla sariketa (Getaria): 2023 (Dunba irabazlea).
Udazkeneko Zapi Janztea (Zaldibia): 2024 (Zapiduna).
Bertso-jartzailea:
Egile Berriendako Literatur Lehiaketa (Iruñeko Udala): 2008 (Bertso-paperak, 2. saria); 2015 eta 2016 (Bertso-paperak, 1.saria).
Doinu-sortzaile edo moldatzailea:
Hainbat doinu plazaratu ditu musikari ezagunek berariaz sortu dizkiotenak, baina badu bertsotarako berak moldatutakorik ere (ikusi "Donutegia").
Datu biografikoak
- Biografia
- Iruñean (Nafarroa Garaia) sortua da 1987ko abuztuaren 28an; Gorritin (Nafarroa Garaia) bizi da. Iruñeko San Fermin ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak eta batxilergoa eta, gero, Nekazal ingeniaritza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NUP) eta Euskal Filologia (Euskal Herriko Unibertitatea, EHU) ikasi ditu. Kazetaritzan jarduna da, zutabegile Berria egunkarirako, "Larrepetit" atalean (2013-2014), eta baita bertso-irakasle lanetan ere. Itzulpengintza du lanbide bertsolaritzarekin uztartuta.
Bazituen hamabost urte bertso-eskolan hasi zenerako; San Fermin ikastolan Estitxu Arozenak eta Estitxu Fernandezek emandako ikastaro batean parte hartu zuen, eta urte hartako bertso-udalekuetara joan zen. Segituan eman zuen izena Iruñeko bertso-eskolan, eta bertan aritu zen lau urtez Estitxu Arozenaren esanetara; Lekunberriko bertso-eskolan jarraitu zuen gero, Arkaitz Goikoetxearekin.
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan plazaratu zen; txapelketa honetako txapelduna izan da 2003, 2004 eta 2005ean. Bertsolari gazte guztiek bezala, Eskolarteko Txapelketetan, bertsolari gazteentzat han-hemen antolatzen diren sariketetak, eta bere lurraldeko txapelketetak izan zituen hastapenetan bat-batean jarduteko plaza nagusienetakoak.
Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2005ean hartu du parte lehen aldiz, eta geroz antolatu diren guztietan izan da. Finalera heldu da 2008az gero antolatu diren guztietan, Txapelduna 2010, 2011, 2015, 2017, 2019 eta 2023an, eta txapeldunordea 2009 eta 2013an. Bi mila eta bederatziko lanak Euskal Herriko Txapelketako ateak zabaldu dizkio eta jardun esparrua zabaltzen joan da orduz gero.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, 2009an hartu zuen parte lehen aldiz. Orduz gero jokatu diren guztietan kantatu du eta guztietan heldu da final-aurrekoetan kantatzera. Finaletik hiru pausura gelditu da 2017an, eta Irñean jokatu zen lehen finalaren ate-atean, 2022an.
Bat-bateko bertsogintza ez ezik, landu du bertso jarrien alorra, eskuratu dituen sariek erakusten duten bezala. Aipatzekoa da bertso plazara doinu berriak ekartzeko ahalegina (ikusi "doinutegia") eta bertso-irakasle gisara jarritako alea.
Literatura idatziaren esparruan, Iruñeko Udalak antolatzen duen Egile Berriendako Literatur Lehiaketan eskuratutako poesia ataleko sariak aipatu behar dira.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 2003
Argitalpenak
- Beste argitalpenak
- Egile berriendako literatur lehiaketa 2008: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2009.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2015: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2016.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2016: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2017.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2020: saritutako lanak. Iruñeko Udala, 2021. - Ekoizpen oharrak
- Egile Berriendako Literatur Lehiaketan (Iruñeko Udala), Poesia ataleko 1. saria irabazi du, 2020ko edizioan, "Giza geografia" lanarekin, eta Poesia ataleko 3. saria 2016an "Azken hitz batzuk" lanarekin. Bertso-paperen atalean: 2008an, 2. saria "Gora ezkonberriak"; 2015ean 1. saria "Odoletik"; eta 2016an 1. saria "Nor naiz".
