Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mikel Lasarte

Datu pertsonalak

Izena
Lasarte, Mikel
Izen abizen osoak
Lasarte Cia, Mikel
Jaiotza
1996 Barañain + Barañain < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Ikasketetako graduduna da eta euskara irakaslea lanbidez. 9 urterekin hasi zen bertsotan, Estitxu Arozenaren gidaritzapean. Geroztik, Barañaingo bertso-eskolan dabil bertsotan. Hiru aldiz eskuratu du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa eta 2013an Xalto sariketa irabazi zuen. 2015ean parte hartu zuen lehen aldiz Nafarroako Txapelketan, eta ondorengo guztietan ere aritu da.