Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Naroa Torralba

Datu pertsonalak

Izena
Torralba, Naroa
Izen abizen osoak
Torralba Rodriguez, Naroa
Jaiotza
1999 Larrabasterra + Larrabasterra < Sopela < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ingeniaritza Elektronikoko ikaslea da. Familiatik datorkio bertsozaletasuna. Ander Deuna Ikastolan hasi zen bertsotan 2009an, hezkuntza arautuan. 2012an, baina, orduko irakasleak hala gomendatuta, Algortako Bertsolari Eskolarako jauzia eman zuen. Ordutik, bertan dabil.