Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kattin Madariaga Apaolaza

Datu pertsonalak

Izena
Madariaga Apaolaza, Kattin
Izen abizen osoak
Madariaga Apaolaza, Kattin
Jaiotza
2008 Arantza + Arantza < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Batxillergoko ikaslea da Berako Toki Ona Institutuan.

Familia bertsozalekoa da, Madariagatarren leinukoa. Arantzako bertso eskolan hasi zen Estitxu Arozena zuela irakasle, eta ondotik, Berako bertso eskolan jarraitu zuen.

Bertsolari bezala lehen plaza Bortzirietako taldekako txapelketan egin zuen. 2023 eta 2024 urteetan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelketak irabazi zituen.

Bertso paperetan ere ari da eta irabazi ditu sariak: Iruñeko Udalak antolaturiko paper lehiaketa (2023 eta 2024an).
2024-25 ikasturtean bertso eskolako irakasle bezala ere ari da.