Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Moio : gordetzea ezinezkoa zen

Liburua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Miner, Kattalin
Izenburua
Moio : gordetzea ezinezkoa zen / Kattalin Miner ; [elkarrizketatuak, Ainara, Ane eta Uso, Ander Elosegi Ansa, Ana Txurruka eta Josebe Iturrioz, Maialen Lujanbio Zugasti, Iratxe Retolaza, Brayan Altimasberes]
Argitalpena
Donostia: Elkar, L.G. 2019
Beste egileak
Lujanbio, Maialen
Deskribapen fisikoa
134 or. ; 21 cm
Informazio formatua
Liburua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lege Gordailua
SS 193-2019
ISBN / ISSN
978-84-9027-943-4
"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin… Guztien artean Aimarren bizitza eta heriotzaren erretratu eta memoria osatzeaz gain, pertsona transexualek gainditu beharreko oztopo ikusgarri zein ikusezinak marrazten dira, gure gizartearen transfobia aitortu zein aitortu gabeak, azken batean. Erreportaje bizi, zintzo eta sakona eskaintzen zaigu, hortaz, guztioi zer pentsatua eman beharko ligukeena.
0. ATALA. memoria-ariketa eta intenaioen adierazpena ...7
1. ATALA: (izan) ginen hartatik / Ainara, Ane eta Uso ...25
2. ATALA: gordearen indarra / Ander Elosegi Ansa ...45
3. ATALA: politika nahikoa ez denean / Medeak Ana Txurruka eta Josebe Iturrioz ...65
4. ATALA: ikusezina ikusten ikasi genuenekoa / Maialen Lujanbio Zugasti ...83
5. ATALA: auzia politikoa den heinean / Iratxe Retolaza ...99
6. ATALA: eten a den katea / Brayan Altimasberes ...113
0. ATALA 11: zorrak kitatzea ...127
0. ATALA 111: hitzostea ...131

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra