Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Patagoniara Hazparnen barrena : lotilandiakoak herri birlandatuan

Liburua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Altonaga, Kepa
Izenburua
Patagoniara Hazparnen barrena : lotilandiakoak herri birlandatuan / Kepa Altonaga
Argitalpena
Arre (Nafarroa): Pamiela, L.G. 2017
Gaiak
Bertsolaritza
Deskribapen fisikoa
125 or. : ir. ; 20 cm
Informazio formatua
Liburua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lege Gordailua
NA 739-2017
ISBN / ISSN
978-84-7681-986-9
Oharrak
Euskarazko Saiakera Euskadi Saria 2018
Oroitzapen batetik abiatuta eta Obaban zehar, Lotilandiako garaietaraino hurbilduko gara Kepa Altonagaren eskutik. Aldamenean daukagu mundu hori, baina guztiz ezezagun bilakatu zaizkigu horko parajeak eta biztanleak, eta ahaztu egin dugu bere historia. Gizakume bi gailentzen dira Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan honetan. Florentzio Basaldua (1853-1932) bilbotarrak du protagonismo nagusia: Ameriketara doa oso gazterik, eta bertan eraiki nahi du Euskal Herri berri bat, hango zabaldi haindigaitzetan. Janpierre Arbelbide (1841-1905) garaztarra da kontrapuntua: «hori ez da amets bat beizik» idatzi zuen, baina predikatu nahi die Ameriketara joandako euskaldunei. Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan liburu intrigagarri eta mamitsua da, zeinean aurkituko baititugu bai Ameriketara turrustatu zen jende-uholde ikaragarri hura –tartean Daniel Lizarralde medikua, Juana Canut maistra lapurtarra, Otaño eta Mendiaga bertsolariak, edota Agnes Souret ezpeletarra, lehen miss Frantzia izandakoa–, eta bai, bestalde, Betiri Santsen negar-herri honetan geratu zirenak ere.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra