Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

La fable dans la littérature basque

Artikulua: Frantsesa. Online Liburutegian
Egilea(k)
Orpustan, Jean Baptiste
Izenburua
La fable dans la littérature basque / Jean-Baptiste Orpustan.
Non
Lapurdum : euskal ikerketen aldizkaria, 1, 1996, 141-155
Edukia
Testu osoa
Informazio formatua
Artikulua
ISBN / ISSN
1273-3830
Literatura gaskoinean bezalatsu, alegia sartu zen euskal literaturan Mogeltarrekin, XVIII-garren mendeko azken urtetan : Juan Antonio Moguel-en Peru Abarca-k (1802) badaduka alegia luze bat, eta haren iloba Vizentak argitaratzen ditu 1804-an Ipui Onak, bere 50 alegia hitz laxoz, eta osabaren 8 neurthitzetan. Lehenago ere alegia zenbait agertzen da euskal literaturan, hala nola Tartas-en Onsa hilceco bidia-n(1666). Iturburua, orduan, Aro Zaharreko alegialarietan dute. XVIII-garren men-detik hunarati aldiz, ala Espainian (Iriarte, Samaniego) ala Frantzian (Florian), La Fontaine-en XII alegia liburuetan. Hedadura handia hartzen du gero euskal alegiak alde orotan, XIX-garren mendetik (Zabala, Itumaga, Archu, Goyhetche, Zalduby...) XX-garreneraino (Diba ürrart, Otsobi, Léon Léon...). Moldeak eta egiturak, erakaspenak ere, alda daitezke idazle bakoitzaren gogo-gostuen arabera. Erakaspenetako baliatzearen ondorioa da, segurki, euskal alegiak ukan duen arrakastaren arrazoin ageri bat ; hizkuntzako eta neurthitzen jokoek badagite bertze bat. Urrunago dukegu, bizkitartean, euskal alegiak hartu duen hedaduraren erroa : alegia gehienek aipatzen dituzten atsotitz edo erran zaharretan, dakigularik euskal literaturaren hastapenetik, XVI-gar-ren mendean (1596) liburuetan sartu baino lehen ere, zer lekua ukan duten Euskal-Herriko jendearen kulturan.
1. Le nom basque de la fable : alegia
2. Naissance et développement de la fable basque.
3. Variations sur « Le Corbeau et le Renard »
a) Forme et longueur :
b) « Maître Corbeau, maître Renard, monsieur du Corbeau » :
c) « Le Phœnix des hôtes de ce bois »
d) La morale de la fable
4. Les raisons du succès d'un genre mineur

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra