Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bollera bertsolarien bizipenak : konplexutasunez beteriko oholtzaratzeak

Dokumentua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Arregi Markuleta, Maider
Izenburua
Bollera bertsolarien bizipenak : konplexutasunez beteriko oholtzaratzeak / Maider Arregi Markuleta ; zuzendaria, Miren Guilló Arakistain.
Argitalpena
2022-09-23
Gaiak
Bertsolaritza
Beste egileak
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) ; Guilló, Miren
Deskribapen fisikoa
98 or.
Informazio formatua
Dokumentua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Master Amaierako Lana
Oharrak
Euskal Herriko Unibertistateko Master Amaierako Lana.
Azalean: Gizarte Antropologia Masterra.
EHU, Laboa Katedrak eta Mintzolak deitutako Ikerketa Proiektu Sarietan saritutako lana.
Ikerlan honetan, egungo euskal testuinguruan bollera bertsolaria izatea zer den aztertu da. Horretarako, zenbait bollera bertsolariren bizipenak aztertu dira, hiru eremu ezberdinetan: (1) bertsolaritzaren testuinguruan, orokorrean (2) bertsolaritzaren eremu feministan, (3) bertsolari bolleren espazio eta espresio artistiko propioetan. Jasotako informazioa antolatzeko, lana hiru zati nagusitan banatu da: zati teorikoa, metodologikoa eta analisia. Atal teorikoan, hiru gai orokor landu dira: (1) erregimen heterosexualaren eragina bertsolaritzan, (2) bertsolaritzaren ibilbide feminista, eta (3) bollera kontzeptuaren nondik norakoa. Horien bidez, ikerketa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzeptuak argitu dira. Metodologiari dagokionez, metodologia kualitatiboa hautatu da, garrantzia eman nahi izan zaiolako bizipen konkretuak sakonki ikertzeari. Zehazki, 5 bertsolari bollerei elkarrizketa sakonak egin zaizkie eta 22 saioren behaketa idatzia jaso da. Horrez gain, behaketa ez-idatziak eta ariketa autoetnografikoak ere baliatu dira ikerlana elikatzeko eta orientatzeko. Azkenik, analisia hiru ataletan idatzi da; hain zuzen, ikertu den bertsolaritzako eremu bakoitzeko atal bat eginik. Modu horretan, eremu bakoitzaren zailtasunak eta aukerak agerian geratu dira eta, kasu guztietan, era askotako bizipen kontraesankorrak landu dira. Alde batetik, bertsolaritzan bollerismoaz eta bollerismotik kantatzeko oztopoak agertu dira baina, beste aldetik, baita bertan egotea ahalbidetzen duten biziraupen-estrategiak eta gozamen-uneak edo espazioak ere.

Hitz gakoak: Bollera | bertsolaritza | erregimen heterosexuala | biziraupen-estrategiak
Sarrera...…1
1. Marko teorikoa...3
1.1. Erregimen heterosexuala bertsolaritzan...3
1.1.1. Heterosexualitatea edonon...7
1.2. Bollera bertsolariak: bertsolaritza feministaren katebegi...9
1.3. Zergatik bertsolari “bollerak”? Kontzeptuaren ibilbide laburra eta ulerkerak ...14
1.3.1. Homosexualak, lesbianak, bollerak: identitateen esanahi kontingentea ...15
1.3.2. Bollerismoa identitate politiko eta estrategiko moduan...18
2. Metodologia...23
2.1. Helburuak eta hipotesiak...23
2.2. Teknika metodologikoak ...23
2.2.1. Behaketak: betikoari arretaz eta urruntasunez begiratzea ...24
2.2.2. Elkarrizketa sakonak ...27
2.2.3. Idazketa autoetnografikoa: norbere ikerketaren objektu izatea ...31
3. Analisi enpirikoa ...33
3.1. Bertsolaritzan, orokorrean: deserosotasunak eta biziraupen-estrategiak ...33
3.1.1. Deserosotasunak, beldurrak eta taldetik kanpo sentitzea ...33
3.1.2. Heterosexualizazioa eta armairua: zapalkuntza ala estrategia? ...43
3.1.3. Genero-performatibitatea: maskulinitate estrategikoak ...48
3.1.4. Bertsokide gizonekin harremanak: urteetako afektuak eta tentsioak ...50
3.2. Bertsolaritzako Feminismoaren aukerak eta erronkak ...54
3.2.1. Aukerak: taldea, gaitegia eta lehiakortasuna gainditzea ...54
3.2.2. Erronkak: pluraltasun beharra eta feministen arteko epaiak ...60
3.3. Bollera bertsolarientzat espazio bizigarriak: aliantza, gai eta gorpuzkera berriak ...69
3.3.1. Aliantza bolleroak: bertsolarien artean eta entzulearekin ...69
3.3.1.1. Bollera bertsolarien arteko harremanak ...69
3.3.1.2. Entzule aliatuak ...74
3.3.2. Gai propioak: Sexualitatea, umorea eta zenbait zailtasun ...77
3.3.3. Gorputza: ez maskulino, ez femenino ...82
4. Ondorioak ...87
5. Bibliografia ...90
6. Eranskinak ...94

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra