Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean

Liburua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Elosegi, Joxan ; Errazkin, Aitor
Izenburua
Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean / Joxan Elosegi Arregi, Aitor Errazkin Vicente.
Argitalpena
Irun: Alberdania, 2023
Gaiak
Bertsolaritza ; Ezkerra, Joxemari ; Hondarribiko Joxepa ; Justo ; Mikelajauregi, Jose Martin "Ezkerra" ; Irun
Deskribapen fisikoa
474 or. : mus. ; 24 cm
Informazio formatua
Liburua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Bertso dokumentua (Bilduma)
Lege Gordailua
D 459-2023
ISBN / ISSN
978-84-9868-818-4
Oharrak
Irungo Udalaren Jose Antonio Loidi Beka jaso zuen 2020an liburu honetan aurkeztu den ikerketa lanak.
Bibliografia: 471-476 or.
Ez dira horren maiz bertso ondareaz arduraturiko lanak liburu gisa aurkezten, eta horra, bada, Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean izenekoa, bertsozaleak huts egin beharko ez lukeen lana, areago Irungoa edo ondoko leku batekoa bada. Egileek beren sorterritik urrundu nahi izan ez dutela argudiatuko du hainbatek, baina alfer bidaia izango zen hori, bertsoak ez baitu mugarik, liburuan argiro ikusten den bezala. Izan ere, laster asko hausten ditu bertso onaren emanak euskararen, euskaldunen eta Euskal Herriaren barneko muga guztiak. Halatan, egokiago litzateke esatea egileek beren eskualdea izan dutela abiapuntu, bertso ondarearen gaineko ikerbidaia honetan.

Bertso eta bertsolari askoren berri ematen du liburu honek. Ez da hartan bertso doinurik falta, ugari bezain zehatzak dira bertsoen metrika eta beste alderdi teknikoen gaineko oharrak, jakingarriak betiere bertsoen testuingurua zehazteko eskaintzen diren argibideak, eta ugari, halaber, historia datuak. Bestalde, Irungo eta inguruko herrietako euskara moldearen berri ematen dute, zeharka bada ere, egileek bertsoen gainean eginiko hizkuntza ohar berezietan. Irakurleak ezagutuko ditu, jakina, datu horietako asko, ez ordea beste hainbat eta hainbat. Eta harritu ere egingo da, guk uste, ikusirik zenbat dugun oraindik ere gure bertso ondareaz ezagutzeko. Irunen eta XIX. mendean kokatzen gaitu liburu honen izenburuak irakurtzen hasi baino lehen, baina laster ohartuko da irakurlea muga jakin batzuetatik harat garamatzala betiere bertsoak, eta ongi kontuan hartzekoa duela bertso ondarea gure aurreko mende hurbiletako historia ikertu nahi duen edonork.
1. AURKEZPENA …19
2. LANAREN METODOLOGIAZ ETA BILKETA IRIZPIDEEZ …21
2.1. METODOLOGIAZ …21
2.2. BILKETA IRIZPIDEEZ: ZER BILDU DUGUN ETA ZER EZ …22
2.3. KRONOLOGIAZ …22
2.4. BERTSO-SORTEN TESTUINGURUAZ ETA HIZKUNTZA IRUZKINEZ… 23
2.5. DOINUEZ …23
3. BERTSOAK XIX. MENDEAREN ATETAN …25
3.1. KARLOS HONDARRIBIKOA SERMOILARI BERTSO EGILEA. INDULJENTZIARAKO BERTSOAK …26
3.1.1. Jesus dator zuregana …27
3.1.2. Mariaren Kontzepzionearen bertsoak …28
3.2. BERTSOAK HENDAIAN XVIII. eta XIX. MENDEEN BITARTEAN …31
3.2.1. Hendaiaren laudorioa …32
3.2.1.1. Hendaiaren laudorioa sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz …34
3.2.2. Agur gure Doña Arrosa (1807) …35
3.2.2.1. Agur gure Doña Arrosa sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz …37
3.3. IRUNGO BERTSO ELEBIDUNAK (1799) …38
3.3.1. Irungo bertso elebidunak bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz …40
4. KONBENTZIO GERRAKO ETA NAPOLEONEN GARAIKO BERTSOAK …43
4.1. KONBENTZIO GERRAKO BERTSOAK …43
4.1.1. Madrilgo itsu barri zabaltzaillak …43
4.1.2. Eskualdun xasurretatik …46
4.2. NAPOLEONEN BERTSOAK (1807-1813) …47
4.3. HONDARRIBIAN BILDUAK …54
4.3.1. Ingles krubel barbaruak …54
4.3.2. Aurrenetikan bazuten …55
4.4. SAN MARTZIALEKO GUDUA (1813) …55
4.4.1. Donostiako gazteriyak amodio onez Irungo erriyari moldatu diyozkan kantak (1817) …56
5. JOXE MARI EZKERRAREN MISTERIOA …59
5.1. NOR IZAN ZEN JOXE MARI EZKERRA? …59
5.2. BERTSO-SORTAK …60
5.3. BILTZAILEEK BERTSO-SORTA HAUEN AURKEZPENEAN EGINIKO OHARRAK ETA BESTE …61
5.4. BERTSOZ BERTSO, JOXE MARI EZKERRAREN NORTASUNAREN BILA… 61
5.4.1. Kaiolako xoriak gira alegera bertso-sorta, gure abiapuntua …62
5.4.2. Irundarra ala Beratarra zen Joxe Mari Ezkerra? …63
5.4.3. Gerra zibila 1834, Ezkerra bere buruaz eta Duvoisin ezkerraz mintzo …66
5.4.4. Du sel, du sel, Joxe Mari? …67
5.4.5. Kastillako kontuak …68
5.4.6. Kopla bitxiak …70
5.5. JOXE MARI EZKERRARENA IZAN LITEKEEN BERTSO-SORTA …71
5.5.1. Justizia eta egia iñork ez nai lurrean …71
5.6. JOXE MARI EZKERRAREKIN ZUZENEAN LOTURIKO BERTSO-SORTAK …73
5.6.1. Joxe Mari Ezkerraren laudorioak …73
5.6.2. Exkerra beratarra, zuretzat goraintzi …75
5.7. JOXE MARI EZKERRAREKIN LOTU LITEZKEEN BERTSO-SORTAK …77
5.7.1. Armada eder bat …77
5.7.2. Ezkerra zamaltzain eta mandoketari? …79
5.7.2.1. Ezkerraren zamaria …80
5.7.2.2. Tratulariak eta Gaztelako mandoa …82
5.7.3. Bederatzi puntuko bertso misteriotsua Oiartzunen …84
5.7.3.1. Mando bat erosi du merke delakoan …85
6. JOXE MARI EZKERRAREN BERTSO-SORTAK …87
6.1. KAIOLAKO XORIAK GIRA ALEGERA (Joxe Mari Ezkerra, 1832) …87
6.1.1. Le bain forcé …88
6.1.2. Kaiolako xoriak gira alegera, toberetatik presondegira …89
6.1.3. Kaiolako xoriak gira alegera bertso-sortako protagonistez …91
6.1.4. Bertsoetako beste protagonistak …92
6.1.5. Kaiolako xoriak gira alegera sortaren egileaz …93
6.1.6. Kaiolako xoriak gira alegera sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Hizkuntza ohar batzuk …96
6.2. GERRA ZIBILA 1834 …100
6.2.1. Gerra zibila 1834. Sortaren izenaz eta jatorriaz …101
6.2.2. Gerra zibila 1834. Liberal baten ala gerraren kontrako liberal baten bertsoak? …103
6.2.3. Gerra zibila 1834 bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Hizkuntza ohar batzuk …104
6.3. MILLA ZORTZIEUN ETA HOGOITA AMABORTZA (Joxe Mari Ezkerra, 1835) …107
6.3.1. Milla zortzieun eta hogoita amabortza sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …111
6.4. KASTILLAKO KONTUAK (1839) …113
6.4.1. Kastillako kontuak sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz …122
6.4.2. Kastillako kontuak bertso-sorta. Hizkuntza oharrak eta bestelakoak …126
6.4.3. Kastillako kontuak bertso-sortaren itzal luzea …129
6.4.4. Orra zer andre onak erdal erriyan …130
6.4.5. Bat ez dezu ikusiko linaya guerriyan …131
6.4.6. Ango sukal bazterrak, kuriyosuak… horra bertsoa! …132
6.4.7. Ango sukalde bazterrak kuriyosuak …133
6.5. KOPLA BITXIAK …135
6.5.1. Kopla bitxiak sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz …138
6.5.2. Kopla bitxiak bertso-sorta. Hizkuntza oharrak eta bestelakoak …144
7. OROITUKO GERADE IRUNDARRAK BETI (1837) …149
7.1. BIRJIÑA JUNKALEKO, ZERUKO PRINTZESA …151
7.2. IRUNGO GUDUA (1837) …153
7.3. OROITUKO GERADE IRUNDARRAK BETI BERTSO SAILA …156
7.4. OROITUKO GERADE IRUNDARRAK BETI SORTAREN BERTSO MOLDEAZ, NEURRIAZ ETA DOINUAZ. OHARRAK …159
8. PILOTA ETA BERTSOAK IRUNEN XIX. MENDEAN …163
8.1. IRUNGO 1820ko BURUILAREN HOGEITA BIKO PARTIDA …168
8.2. IRUNGO PILOTA PARTIDA …171
8.2.1. Irungo pilota partida: jokalekua eta protagonistak …172
8.2.2. Irungo pilota partida sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz …178
8.3. URRUÑAKO PILOTA PARTIDA AUNDIA …183
8.3.1. Urruñako pilota partida aundia sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …188
9. ERLIJIO BERTSOAK …193
9.1. LIBURU HONETAKO ERLIJIO BERTSOAK …200
9.1.1. Mikelajauregi bertsolaria …200
9.1.1.1. Jose Martin ala Martin Jose Mikelajauregi? …202
9.1.2. Mikelajauregiren bertsoak …204
9.1.2.1. Kanta berriak Irungo misiyoaki jarriak (1853) …204
9.1.2.1.1. Kanta berriak irungo misiyoaki jarriak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …209
9.1.2.2. Moldez segi al baneza (1858) …213
9.1.2.2.1. Moldez segi al baneza sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …217
9.1.3. Bertso berriak gustuba dubenak kantatzeko jarriak (1849) …220
9.1.3.1. Bertso berriak gustuba dubenak kantatzeko jarriak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …222
9.1.4. Malpekado bagera zenbait bekatari (1850) …223
9.1.4.1. Malpekado bagera zenbait bekatari sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …225
9.1.5. Bertso berriyak Jesusen Pasioaren gañean …228
9.1.5.1. Bertso berriyak Jesusen Pasioaren gañean sortaren beste bertsioak …232
9.1.5.2. Bertso berriak Jesusen Pasioaren gañean sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …235
9.1.6. Bertso berriak pekatu kapitalen gañian jarriak …237
9.1.6.1. Bertso berriak pekatu kapitalen gañean jarriak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …242
10. XIX. MENDE ERDITSUKO BERTSO-SORTA BATZUK …245
10.1. BIOTZA AL BANEZA KANTUZ DESKANSATU …246
10.1.1. Biotza al baneza kantuz deskansatu sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …249
10.2. IRUNGO SEMIA NAIZ PROBINTZIANUA …250
10.2.1. Irungo semia naiz probintzianua sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …252
10.3. BI SOIN JOSTEN IRUNEN …253
10.3.1. Bi soin josten Irunen sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …256
10.4. KANTATUTZERA NOA EJENPLO BAT ONA (1863-1865) …259
10.4.1. Kantatutzera noa ejenplo bat ona sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …263
10.5. EMAKUME BERTSOLARIAK ETA HONDARRIBIKO JOXEPA …265
10.5.1. Hondarribiko Joxepa …265
11. BERTSO BERRIAK JUSTO IRUNGOAK JARRIAK …269
11.1. JUSTO MARTINEZ AIZPURUA BERTSO JARTZAILEA …270
11.2. JUSTO MARTINEZ ETA JUSTO, XENPELARREN BERTSO-LAGUN HURA …272
11.3. TROPPMANNEN BERTSOAK (1871) …275
11.3.1. Juan Bautista Troppmann sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …278
11.4. FRANTZIA ETA PRUSIA ARTEKO GERRAKO BERTSOAK (1870) …282
11.4.1. Prusianos y franceses mutil gizajuak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …285
11.5. MOURIR POUR LA PATRIE FRANTSESAN OJUAK (1871) …286
11.5.1. Mourir pour la patrie frantsesan ojuak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …288
11.6. BODA BAT ZELEBRIA CORPUS BEZPERAN (1872?) …291
11.6.1. Boda bat zelebria Corpus bezperan sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …294
11.7. ENGRAZIAREN HILKETA (1872/1873) …296
11.7.1. Engraziaren hilketa sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …298
11.8. JUSTO MARTINEZEN ERLIJIO BERTSOAK …300
11.8.1. Bertso berriak pasiyo santuari jarriak (1873) …301
11.8.1.1. Bertso berriak pasio santuari jarriak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …304
11.8.2. Birjiña Doloretakoari jarriak (1873) …306
11.8.2.1. Birjiña Doloretakoari jarriak sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz …309
12. BIGARREN GERRA KARLISTAKO BERTSOAK …311
12.1. CEFERINO ILARRAZAREN AMADEORENAK BERTSO-SORTA (1870) …313
12.1.1. Hitz bi Ceferino Ilarrazari buruz …316
12.1.2. Amadeorenak sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …320
12.2. BIGARREN GERRA KARLISTAREN AURREKO BERTSO BITXI BATZUK …322
12.2.1. Joxe Pikabearen bertso-gutuna …324
12.2.2. Joxe Pikabearen sortaren bertso moldeaz, doinuaz eta hizkeraz. Oharrak …326
12.3. IRUNGO SETIOKO BERTSOAK (1874) …330
12.3.1. Irungo setioa eta bonbardaketa (1874ko urria eta azaroa) …330
12.3.2. Aresoarren banderaren bertsoaren doinuan (1874ko azaroa) …333
12.3.2.1. Areasoarren banderaren bertsoaren doinuan sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …336
12.3.2.2. Karlistak etorri dira San Martzial artzera …339
12.4. BERTSOAK DATOZ IRUNDIK …340
12.4.1. Bertsoak datoz Irundik sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …342
12.5. SAN KARLOS EGUNA ZAN SIÑALAMENTIAN (1874ko azaroa) …342
12.5.1. San Karlos eguna zan Siñalamentian sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …344
12.6. BERTSO BERRIAK MIKELETE MUJIKAK JARRIAK (1875eko buruila) …345
12.6.1. Bertso berriak Mikelete Mujikak jarriak sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …348
12.7. BALITZ AITU NAI DUBENIK (1875) …349
12.7.1. Balitz aitu nai dubenik sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …353
13. BIGARREN GERRA KARLISTA ONDOKO BERTSOAK …355
13.1. FRANTZISKO ARTOLA, TOLOSATIK BIDASOAKO ERTZERA …358
13.1.1. Bertsoak Hondarribian …359
13.1.1.1. Salbea Maria Santisima Guadalupekoari …359
13.1.1.2. Ondarrabiako Eleizatikan Olearsoko bere lekura Ama Guadalupekoa …360
13.1.1.3. Zortziko de los náufragos …360
13.1.1.4. Fueroak bigarren aldikoz …361
13.2. IRUNGO ESTUDIANTINAK DONIJUANGO ERRIYARI (1880) …361
13.3. GIZONA EZIN JASORIK (1880) …363
13.4. EGUBERRIKO BERTSOAK ETA KOPLAK …366
13.4.1. Milla zortzieun da larogeian Irunen gauon gabean… 366
13.4.2. Olentzero bertsoak Irunen …367
13.4.3. Urte Zaharreko koplak Irunen. Dios te salve… 371
13.5. IRUNGO LORE JOKOAK 1881. URTEAN …377
13.6. HONDARRIBIKO LORE JOKOAK 1883. URTEAN …381
14. EL BIDASOA ASTEKARIA ETA BERTSOAK …383
14.1. KAIETANO SANCHEZ IRURE ETA EL BIDASOA …386
14.2. KAIETANO SANCHEZ IRUREREN IRUNGO BERTSOAK …387
14.2.1. Pozez eta bildurrez, Irungo dama bati …387
14.2.2. Oju tristea …389
14.2.3. Olagaraiko sagarduaren indarra …390
14.2.4. Gizon edadeko bati …390
14.2.5. Txun-txun soñua …391
14.2.6. San Martzial …392
14.2.7. Meltxor, Gaspar, Baltasar …393
14.2.8. Arrantzalien bizitza …394
14.2.9. Ai, arrantzale tristeak! …394
14.2.10. Agur iturritxoa …394
14.2.11. Irungo zezen plazan …395
14.2.12. Beti galdezka! …396
14.2.13. Au erri illuna! …397
14.3. BERTSO PINDARRAK PRENTSA IDATZIAN …398
14.3.1. Kaietanoren pindarrak… 399
14.3.1.1. Ixkiña gogoan …399
14.3.1.2. Erdaldunen esaerak …400
14.3.1.3. Gizon galanta! …400
14.3.1.4. Ai, antziñako arbol maitia! …400
14.3.1.5. A, langile tristeak! …401
14.3.1.6. Beti zure alde …401
14.3.1.7. Betiko negarra …401
14.3.1.8. Agustin maitea! …402
15. HENDAIARREN KOPLAK ETA BERTSOAK ABBADIA JAUN-ANDEREEI …403
15.1. ANTON ABBADIA (Dublin, 1810 – Paris, 1897) …403
15.2. URTE ZAHARREKO KOPLAK HENDAIAN ABBADIA JAUN-ANDEREEI (1889) …405
15.3. HENDAIARREN KOPLAK ABBADIA JAUNARI (1889) …407
15.4. DORRONDEGIKO GRAZIENEN KANTUAK (1895-1896) …408
15.4.1. Dorrondegiko Grazienen kantuak sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …414
16. BERTSO-PAPERAK BIGARREN GERRA KARLISTA ONDOAN …419
16.1. EZKONTZA GALDUTAKO BERTSOAK DIRELA ETA …420
16.2. EZKONTZA GALDUBA (NERE ANDREGAYARI) …421
16.3. BERSO BERRIAC TOMAS GALARZAC JARRIAC (1889) …426
16.4. IRUNDARRA NAIZ BIDASOAKO… 429
16.5. APELLIDUA ARRETXE DAUKAT (1898) …436
16.5.1. Apellidua Arretxe daukat sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak 437
16.6. BERTSO BERRIYAK IRUNDAR GAZTE BATEK JARRIYAK (1895) …441
16.6.1. Bertso berriyak irundar gazte batek jarriak sortaren bertso moldeaz, neurriaz eta doinuaz. Oharrak …446
17. LIBURUAN ESKAINI DIREN ZENBAIT DATU JAKINGARRI …449
18. AZKEN PREDIKUA, ONDORIO ETA BESTE …455
19. IRUDIEN AURKIBIDEA …463
20. DOINUEN AURKIBIDEA …467
21. TAULEN AURKIBIDEA …469
22. BIBLIOGRAFIA …471

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra