Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zumarragako trikitixa : trikiti doinu kaletarra

Audioa: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Mendizabal Aranburu, Antxiñe
Izenburua
Zumarragako trikitixa : trikiti doinu kaletarra / Antxiñe Mendizabal Aranburu.
Argitalpena
Zarautz: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2005
Bilduma
Soinuaren liburutegia ; 6
Gaiak
Zumarraga
Deskribapen fisikoa
1 disko (CD-DA) (ca. 16 min.)
Informazio formatua
Audioa
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lege Gordailua
SS 1022-2005
ISBN / ISSN
84-932905-3-X
Oharrak
Izenburu bereko liburuarekin batera argitaratutako diskoa.
Liburuak abestien letrak ditu.
Zumarragako Trikitixak trikitiaren historian leku seinalatua du, nahiz eta, ziur aski, inoiz ez den trikitixarik ortodoxoena izan; aitzitik, Zumarragakoak aitzindariak, berritzaileak eta heterodoxoak izan dira eta hortik datorkie sona eta ospea. Trikiti doinua baserri girotik kalera jaitsi zuten lehenengoetakoak izan ziren, baita diskoa grabatu zuten aurrenekoak ere, eta euskaraz ez ezik, trikitixa gazteleraz ere abestu zuten estreinakoak. Horregatik guztiagatik majo goraipatu dituzte batzuek, baita gogor kritikatu ere beste batzuek baina, esanak esan, Zumarragakoek beste jarraitzaile gutxik izan dute.

Hala ere, Zumarragako Trikitixa ez da bat bateko eta bere kasako sorkuntza izan, transmisio kate luze baten maila baizik, horregatik eman zaio lan honetan garrantzi berezia Zumarragako Trikitixak ia mende oso batez bizi izan duen testuinguruari. Horrenbestez, Zumarragako Trikitixa trikitiaren historiaren ispilua da, zalantzarik gabe, infernuko hauspoa eta sasiko musika tresna zen garaitik hasi eta gure kulturaren bereizgarri bihurtu den arteko urteak ezagutu baititu. Zumarragakoek, ordea, beti eutsi izan diote trikitia egiteko eta ulertzeko berezko moldeari eta horregatik bihurtu dira klasiko.
1920ko hamarkada. Etxesa-KOrta eta JOxe Oria.
1. Trikitixa
2. Porrusalda

1930eko hamarkada. Carlos Egiguren eta Joxe Oria
3. Trikitixa I
4. Trikitixa II

1950eko harmakada. Urteaga-Oria anaiak eta Joxemiel Ormazabal
5. Trikitixa
6. Porrusalda

Zumarragako trikitixa : trikiti doinu kaletarra

2005. Liburua: Euskara. Liburutegian

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra