Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ez da musik

Liburua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Oxandabaratz, Menane
Izenburua
Ez da musik / Menane Oxandabaratz ; [elkarrizketatuak, Daniel Landart, Marijane Minaberri, Jean Louis Maitia, Mikel Epalza, Piarres Charritton, Leonie Agergaray, Emile Larre, Jamattitt Dirassar, Mattin Carrère, Xanpun, Christiane Etxaluz, Petto Olhagaray].
Argitalpena
Donostia: Elkar, 2006
Bilduma
Aturri Idazlanak ; 13
Gaiak
Bertsolaritza
Beste egileak
Sein, Manuel "Xanpun"
Deskribapen fisikoa
229 or. ; 22 cm
Informazio formatua
Liburua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ISBN / ISSN
84-9783-423-2
"Ez da musik! Lau urtez. 1992 eta 1996 artean, hitz horiek karta-joko mundutik atera ziren irrati emankizun baten izenburua bilakatzeko. Astelehen arrats guzuz, Irulegiko Irratiak Donibane Garazin zituen estudioetan, Menane Oxandabaratz-ek hainbat pertsona, gizon eta emazte, gomitatu zituen oren batez kalakan artzeko: kantari, apez, idazle, kirolari, mota guzietako jendeak elkarrizketatuak izan ziren. Emankizun berezia zinez! Karta-joko bat, bezainbeste galdera, pertsonalitate horien hobekiago ezagutzeko eta beren orduko aktualitatea aipatzeko. Elkarrizketa horien artean 12 hautatu ditu Menanek, liburu batean biltzeko. Batzu beti gutartean badira ere, beste batzu zendu ziren ordutik hona. Liburu honekin, garai bateko ispiluaz gain, ez ohiko jende batzuen lekukotasunak berriz deskubritzen ditugu, betirako idatzirik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra