Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik

Artikulua: Euskara. Online Liburutegian
Egilea(k)
Hernandez, Jone Miren
Izenburua
Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik
Non
Bat : soziolinguistika aldizkaria, 69, Donostia: Aldizkaria Soziolinguintika Klusterra, 2008, 27-42
Gaiak
Bertsolaritza
Edukia
Testu osoa
Informazio formatua
Artikulua
Lege Gordailua
SS 120-1990
ISBN / ISSN
1130-8435
Oharrak
Euskarri elektronikoan ere bada (Internet)
Izenburuak iradokitzen duen moduan, Jone Miren Hernández irakasleak euskararen hizkuntz kontzeptua eta hizkuntz komunitate kontzeptua berraztertu beharra planteatzen du. Euskal soziolinguistikan aztertzen den hizkuntz komunitatearen kontzeptua eta hizkuntza bera antropologia anglosaxoian erabiltzen den praktika komunitatearenarekin erkatzen ditu artikuluan, eta abiapuntu horretatik, antropologia feministatik datozen hainbat ideia eta alboetatik eratorritako ahots eta identitate desberdinak aztertzeari ekiten dio. Bide horretan, euskal bertsolaritzaren baitan gertaturiko aldaketa sakonak kontuan hartuz (emakumearen sartzeak bertsolaritzaren kontzeptuan bertan izandako eragina, esate baterako) agian hizkuntza komunitatearen mugei buruz ere eztabaidatzera eraman beharko lukeela iradokitzen du. Egilearen ustetan XXI. mendean hizkuntza, hiztuna eta komunitatearen definizioak ezin dira berdin mantendu. Identitatearen osaketa eta hizkuntzen balioa erabat aldatu [bait]dira guztiz globalizatu den mundu honetan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra