Liburutegia - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Lantziritik_ Etxalaira_ : bidez bide_ bertsoz bertso_

- Egilea(k)
- Alfaro, Gexan "Lantziri"
- Izenburua
- Lantziritik_ Etxalaira_ : bidez bide_ bertsoz bertso_ / Gexan Alfaro Lantziri
- Argitalpena
- Baiona: Elkar, 2016
- Bilduma
- Iparluma (Elkar) ; 18
- Gaiak
- Bertsolaritza
- Deskribapen fisikoa
- 248 or. : argk. ; 22 cm
- Informazio formatua
- Liburua
- Kokapena
- XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Eduki mota
- Bertso dokumentua (Bilduma)
- Lege Gordailua
- SS 2077-2016
- ISBN / ISSN
- 978-84-9027-677-8
Adin ederra igurikatu (itxoin) du Gexan Lantzirik bere bizitzako ibilbidea erdi lasterka kontatzeko. Lehen zati batean bere oroitzapen andana baten kontakizuna idazten digu eta bigarrenean bere gaztaroaz geroztik idatzi dituen kantu, olerki eta bertso bilduma zabal bat ematen.
Oroitzapenen sailean, hortxe doaz, besteak beste, Urepele Lantzirian, laborari (nekazari) etxaldean iragan duen denboraz egiten duen aipamena; Uztaritzeko Seminario ttipiko eta Baionako Seminario handiko zenbait gertakizun, Vincent apezpikuarekin izandako lehen eta azken bilkura. Hor aurkitzen da halaber, geroztik barnatu duen kristau sinestea. Bide berez, nola ez irakur ere, familiari, lan-munduari, Ikastola eta Seaskari, presondegian egin pilotari, kantagintza berriari eskaini pasarteak… Liburuko bigarren zatian, berrogei urtez, gogoak eman arau, idatzi dituen kantu, olerki eta bertsoak zabaltzen dira hostoz hosto, bidenabar erakutsiz noiz, non gaindi eta zertaz egin dituen bere gogoetak…
Zure esku daukazu orain, irakurle, euskaltzale suhar baten lekukotasuna.
Iturria: Argitaletxea

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra