Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsoen erritmoa : hierarkia prosodikoaren eskaileretan gora eta behera

Dokumentua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Aizpurua Insausti, Ainhoa
Izenburua
Bertsoen erritmoa : hierarkia prosodikoaren eskaileretan gora eta behera / Ainhoa Aizpurua Insausti ; zuzendaria, Miren Lourdes Oñederra
Argitalpena
2016
Gaiak
Bertsolaritza
Beste egileak
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) ; Oñederra, Lourdes
Deskribapen fisikoa
101 or. : graf., mus.
Informazio formatua
Dokumentua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Master Amaierako Lana
Oharrak
Euskal Herriko Unibertsitateko master amaierako lana
Azalean: UPV/EHU, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra
Argitaratu gabeko lana
Lan honek bertsolaritzaren erritmoa du aztergai, euskararen eta, oro har, hizkuntzaren prosodiaren ezagutzan sakontzea helburu, tipologia prosodikoaren ikuspegitik. Horretarako, musikaren eta hizkuntzalaritzaren ezagutzak uztartu dira, hizkuntzaren prosodia musikaren bitartez ulertu behar dela sinetsirik. Maialen Lujanbioren 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi bertsoaldi aztertu dira erritmikoki, Amets Arzallusen 2013ko Txapelketako beste zortzi bertsoaldirekin batera, eta emaitza bertsoaren erritmoa (eta oro har bertsoaren prosodia) ulertzen lagundu nahi lukeen hierarkia prosodiko baten proposamena da. Hierarkia horretan parte hartzen duten osagai nagusiak silaba, motibo erritmikoa, periodoa eta esaldi musikala dira bertsoetan, eta osagai horien arteko harremana bi norabidetakoa dela ikusi ahal izan da: behetik goranzkoa, eta goitik beheranzkoa. Ondorio nagusi gisa, hizkuntza ulertzeko musikak duen funtsezkotasuna aldarrikatu nahi da, prosodiaren oinarrian erritmoak duen garrantziarekin batera. Euskarari dagokionez, silaba-aldiko hizkuntza dela berrets daiteke aztertutako corpusetik ateratako datuen bitartez, batez ere silabaren garrantzia azpimarra daitekeelarik. Bukatzeko, bertsoetako (eta akaso euskararen) osagai prosodiko autonomo gisa motiboa edo are periodoa proposatzen da erritmoari dagokionez, euskarak erritmoa sintagmaka antolatzen duelako Oñederraren (2015) ideia indartuz.
Laburpena …4
1. Sarrera …5
1.1. Ikerketaren helburuak …6
1.2. Lanaren egitura …7
2. Oinarri teorikoa …8
2.1. Musikaren erritmoa …9
2.1.1. Musikaren zenbait alderdi erritmiko …10
2.1.1.1. Beat-a …10
2.1.1.2. Konpasa. Oinarri erritmikoa (meter) … 12
2.1.1.3. Taldekatzea (grouping) …15
2.1.1.4. Iraupen patroiak …17
2.2. Hizkuntzaren erritmoa …18
2.2.1. Hizketako zenbait osagai prosodiko …20
2.2.1.1. Silaba …20
2.2.1.2. Azentua …21
2.2.1.2.1. Azentuari (eta oinari) lotutako bilakabide prosodikoen joerak …21
2.2.1.3. Motibo erritmikoa …23
2.2.2. Egitura prosodiko hierarkikoa …23
2.2.3. Tipologia Prosodikoa …26
2.2.3.1. Euskararen tipologia (prosodikoa) …31
2.3. Kantu eta bertsoetako erritmoari loturiko zenbait auzi …33
2.3.1. Kantu eta bertsoen erritmoaz eta inplikazio tipologikoaz …33
2.3.2. Musikaren eta hizketaren arteko harremanaz euskarari buruz orain arte esan dena. Aurrekariak …36
2.3.3. Bertsolaritza aztertzean kontuan hartu beharrekoak …39
2.3.3.1. Bertsoa, jardun erretorikoa …39
2.3.3.2. Bertsoetako osagai prosodikoak …40
3. Protokolo metodologiko eta esperimentala …43
3.1. Aztertutako corpusa …43
3.2. Datu bilketa …44
3.3. Datuen aurkezpena …44
4. Bertsoaren prosodiaren alderdi erritmikoa ulertzeko proposamena …45
4.1. Bertsoetarako proposatzen den hierarkia prosodikoa …47
4.1.1. Silaba …48
4.1.2. Azentua (eta oina) …54
4.1.2.1. Beat erregular indartsua …55
4.1.2.2. Musika noten iraupena …58
4.1.2.3. Zenbait orokortasun azentuaz eta oin egituraz …60
4.1.3. Motiboa/ Hitz prosodikoa …60
4.1.3.1. Motibo erritmikoaren baitako gertakari zenbait. A.1 bertsoaldia aztertuz …63
4.1.3.1.1. A.1 bertsoaldiko motibo erritmikoaren aldaerak …64
4.1.3.1.2. Kadentziaren egitura erritmikoa …68
4.1.4. Periodoa/ Esaldi fonologikoa …69
4.1.4.1. Motibo erritmikoen kokapena periodoen baitan. A.1 bertsoaldia aztertuz …70
4.1.5. Esaldi musikala/ Intonazio esaldia …71
5. Eztabaida eta ondorioak …73
Bibliografia eta bestelako erreferentziak …77
I. Eranskina. Bertsoaldien transkripzio musikal eta linguistikoak …81
II. Eranskina. Aztertutako bertsoaldien zenbait ezaugarri orokor …99
III. Eranskina. Laneko irudi eta taulen zerrenda …101

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra