Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero ikuspegitik

Dokumentua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Labaka Mayoz, Ane
Izenburua
Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero ikuspegitik / egilea, Ane Labaka Mayoz ; tutorea, Jone Miren Hérnandez García
Argitalpena
2017/09/26
Gaiak
Bertsolaritza
Beste egileak
EHU. Mikel Laboa Katedra ; Hernandez, Jone Miren
Deskribapen fisikoa
107 or.
Informazio formatua
Dokumentua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Master Amaierako Lana
Oharrak
Euskal Herriko Unibertsitateko Master Amaierako Lana.
Azalean: Gizarte Antropologia Masterra, EHU
Bibliografia: 103-106 or.
Eranskinak: 107 or.
Ikerketa lan honetan boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, genero-sistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin dut. Kokapenerako gai hauen inguruko aurrekariak irakurri eta gurutzaketa hau ahalbidetzeko moduko marko teoriko-analitikoa zehaztu ondoren, oholtzan dabiltzan emakumeen (umoregileak, antzezleak, bertsolariak…) ahotsez hornitutako lan etnografikoa da ikerlan honen muina, elkarrizketa sakonetan beraiek emandako erantzunetako ideia interesgarrienak biltzen saiatu bainaiz. Autoetnografiatik ere badu ikerlanak, ikerlariak berak lehen pertsonan idatzitako bere bizipenak tartekatu baititu, osagarri eta aberasgarri izango zirelakoan. Horrela, bertsolaritzaren baitan nagusi den umore hegemonikoaz gain beste umore mota bat(zuk) ere garatzen ari d(ir)ela defendituko dut datozen orriotan, umore mota hauek bereizteko zenbait gako azpimarratuz.
1.SARRERA …8
1.1.Interesak …8
1.2.Ikerketa objektua …9 1.3.Helburuak …9
1.4.Hipotesiak …9
1.5.Metodologia …10
1.5.1.Elkarrizketa sakonak …10
1.5.2. “Auto”-aren balioaz …11

2.AURREKARIAK …16
2.1. Emakumeen presentzia bertsolaritzan …16
2.2.Umoreari buruzko lehen hurbilpen bat …19
2.2.1.Umorearen garrantziaz eta erreferentzialtasunaz …19
2.2.2. Umoreaz egin diren hainbat hausnarketa …21
2.2.2.a Umorearen funtzioak …21
2.2.2.b Umorearen ezaugarriak …24
2.2.3.Umorerako abiapuntuak: erdigunea vs. periferia …25
2.2.4. Umorearen mugak: “zuzentasun politikoa” eta zentsura …27
2.3.Generoa, bertsolaritza eta umorea(k) …30

3.MARKO TEORIKO-ANALITIKOA …36
3.1.Genero-sistemaz …36
3.2.Umore-sistemaz …40
3.2.1.Umorearen azterketarako proposamena …41
3.2.1.a Umorea prozesu gisa …41
3.2.1.b Umorea mediazio prozesu gisa …42
3.2.2.Umorearen noranzkoak …44
3.2.2.a Gotik behera …44
3.2.2.b Behetik gora …45
3.2.2.c Parez pare …46
3.3.Genero sistemaren eta umore-sistemaren gurutzaketa bertsolaritzaren baitan …47
3.3.1.Bertsolaritzaren transmisioa: Tradizioaren pisua eta publikoaren eragina …48
3.3.2.Bat-batekotasunaren inertziak …51
3.3.3.Hierarkizazioa: Umore mota …52
3.3.4.Umorearen hiztegia …53

4.ANALISIA: SAKONEKO ELKARRIZKETAK ALETZEN …57
4.1.Umoreaz, oro har …57
4.2.Umore-sistemaz eta genero-sistemaz …67
4.3.Genero-sistemaren eta umore-sistemaren gurutzaketa bertsolaritzaren baitan …75

5.ONDORIOAK ETA AURRERA BEGIRAKOAK …101

Erreferentziazko bibliografia …103
Eranskina: Elkarrizketa sakonetarako gidoia …107

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra