Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolari txapeldunen azterketa prosopografikoa (1936-2017)

Dokumentua: Euskara. Online Liburutegian
Egilea(k)
Urkijo Macias, Ainara
Izenburua
Bertsolari txapeldunen azterketa prosopografikoa (1936-2017) / Ainara Urkijo Macias
Argitalpena
2018
Gaiak
Bertsolaritza ; Amuriza, Xabier ; Arzallus, Amets ; Egaña, Andoni ; Lizaso, Sebastian ; Lujanbio, Maialen
Edukia
Testu osoa
Beste egileak
Belaustegi, Unai
Deskribapen fisikoa
31 or.
Informazio formatua
Dokumentua
Eduki mota
Ikerketa
Oharrak
Euskal Herriko Unibertsitateko gradu amaierako lana.
Azalean: Historiako Gradua, 2017-2018 ikasturtea, Historia Garaikidea.
Bibliografia: 28-29 or.
Webgrafia: 30 or.
Bertsolaritzaren historiari buruzko bibliografia topatzea nahiko zaila izaten da horri buruz gutxi idatzi baita. Hori dela eta, lan hau burutzeko prosopografia erabiltzea komenigarriena izan da, tresna horrekin bertsolari eta bertsolaritzako hainbat ezaugarri bildu ahal izan direlako. Txapeldunak izan diren bertsolariengan zentratu da lana eta epe jakin batean, Trantsizio garaitik (1975-1982) gaur egunera arte, (2017). Hala ere, lan osoan aurrekari moduan Gerra Zibila (1936-1939) eta Frankismo garaia (1939-1975) sartuko lirateke. Muga horiek ezartzearen helburua, garai bakoitzean egondako ezberdintasunak eta ezaugarriak alderatzea izan da, eta horrez gain, bertsolaritzak zer nolako aldaketa izan duen jakitea, bertsoen egituran, txapelketen antolaketan, etab.

Historialariek edozein lanetan edukitako arazoak zeintzuk diren adierazi ahal izan da lan honen barruan, izan ere, iturriei dagokienez, askotan zailak izaten dira zehazten edo aurkitzen. Hori dela eta, lehen aipatutako prosopografiaren bidez eta horren barruan topa daitekeen elkarrizketa bidezko iturri motaren bidez lana burutzea posible izan da. Horrekin, bertsolari bakoitzaren eremu pertsonal batzuk zeintzuk diren jakin ahal izan da, hau da, hezkuntza mota, esparru soziokulturala, bizitza, etab. Horrez gain, euskararekin eta euskal kulturarekin zer nolako harremana izan duten jakitea posible izan da ere. Eta faktore horiekin batera, bertsolaritzak zer nolako lotura estua izan duen euskaldunen ezaugarri eta sentimenduekin ere. Galdera multzo bakoitzean emaitza ezberdinak atera ahal izan dira eta horiek prosopografia azaldu ondoren kokatzen dira, lanak orden bat eduki ahal izateko.

Galdetegi batekin elkarrizketak burutu ahal izan dira, hala ere, interneteko datu-basea erabili da eta horrez gain, bibliografia ugari. Iturri ezberdinak erabiltzearen arrazoia, biografiak eta falta izan diren hutsuneak betetzea izan da. Azkenean, Gradu Amaierako Lan honen bidez, bertsolari bakoitzak bizitako istorioak jakin ahal dira eta esperientzia ezberdinak. Horiek guztiak batuz, ondorio batzuk atera ahal izan dira bertsolaritza munduarekin lotuta daudenak alegia. Horrez gain, euskararekin eta emakumeen paperarekin lotura daukaten ondorio batzuk atera ahal izan dira ere.
1. Sarrera …3 or.
2. Zer da bertsolaritza? …5 or.
3. Bertsolaritzaren historia …6 or.
3.1. Hastapenak …6 or.
3.2. XIX. eta XX. mendeak …7 or.
3.2.1. Gerra Zibila eta Frankismo garaia …10 or.
3.3. Txapelketa Nagusien historia …11 or.
4. Azterketa prosopografikoa …12 or.
4.1. Prosopografia lantzeko taldearen antolaketa …14 or.
4.2. Elkarrizketa bidezko iturria …17 or.
5. Azterketa prosopografikoaren emaitzak …18 or.
6. Ondorioak …22 or.
7. Bibliografia …27 or.
8. Webgrafia …30or.
9. Elkarrizketak …31 or.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra