Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egile nafarren euskal literaturaren antologia : 1900etik 1975era arte

Liburua: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Abril, Jon ; Barandiaran, Asier ; Etxaniz Erle, Xabier ; Kortazar, Jon ; Martin, Jon ; Otxagabia Letamendia, Garazi ; Pagola, Rosa Miren ; Rojo, Javier ; Sampedro Alegria, Aiora ; Zuloaga, Eneko
Izenburua
Egile nafarren euskal literaturaren antologia : 1900etik 1975era arte / egileak, Asier Barandiaran Amarika koordinatzailea ; Jon Abril Olaetxea, Xabier Etxaniz Erle, Jon Kortazar Uriarte, Jon Martin Etxebeste, Garazi Otxagabia Letamendia, Rosa Miren Pagola Petrirena, Javier Rojo Cobos, Aiora Sampedro Alegria, Eneko Zuloaga San Román
Argitalpena
Nafarroako Gobernua, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia, 2018
Gaiak
Bertsolaritza ; Aire, Fernando "Xalbador" ; Arrosagarai, Joan Kruz "Borddele II" ; Astiz Oderiz, Andres ; Etxarte Lasaga, Pedro Maria ; Maritorena, Joxe ; Urtasun Martoret, Trinidad ; Nafarroa
Deskribapen fisikoa
370 or. ; 21 cm.
Informazio formatua
Liburua
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lege Gordailua
NA 2490-2018
ISBN / ISSN
978-84-235-3497-5
Liburukia Nafarroako bertsolaritzari buruzko kapitulu batekin hasten da, Bidasoako hiru bertsolariren bertsoekin: Pedro Maria Etxarte Lasaga (1862-1934), José Maritorena Ezurmendia (1882-1953) eta Trinidad Urtasun Marturet (1894- 1978). Andrés Astiz Oderiz eta Juan Cruz Arrosagarayren bertsoak ere jasotzen dira, eta aipamen berezia egiten zaio Fernando Aire Xalbadorri (1920-1976), Iparraldeko bertsolaritzaren behar-beharrezko erreferentzia den aldetik.

XX. mendearen hasieratik, euskal pizkundearen mugimenduari esker, euskal kulturaren periferiatik erdigunera lekualdatu zen bertsolaritza. Mugimendu hori bere osotasunean gauzatu ez bazen ere, garrantzitsua izan zen oso 30eko hamarkadan. 1935 eta 1936 urteen artean, adibidez, "Bertsolari gudua" izenekoa hasi zen antolatzen. Gerra zibilaren ondoren, Iparraldera ihes egin zuten hainbat bertsolarik eta euskal kulturaren ekintzailek, eta bertan saiatu ziren bertsolaritzako saioak antolatzen. Nafarroan ez zen ezer antolatu 60ko hamarkadara arte. Orduan, txapelketa antolatu zen 1960 eta 1966 urteen artean. Kapitulu honen sarrerako testuak Jon Martin (idazlea eta bertsolaria) eta Asier Barandiaranenak dira.

Jarraian, kapitulu bat eskaintzen zaie Baxenabarreko autore hauei: Jean Barbier (1875-1931), Etienne Salaberri (1903-1981), Jules Moulier Oxobi (1888-1958) eta Jean Etxepare Landerretxe (1937-1961), eta baita Enrike Zubiri Manezaundi (1868-1943), Alexander Tapia Perurena (1899-1957), Jose Agerre Santesteban (1889-1962), Pablo Fermin Irigarai Larreko (1869-1949), Mariano Izeta (1915-2001) eta Jose María Satrustegi (1930-2003). Hauek dira autore horiei buruz idatzi dutenak: Eneko Zuloaga, Asier Barandiaran, Rosa Miren Pagola, Jon Kortazar, Aiora Sampedro, Javier Rojo, Jon Abril eta Garazi Otxagabia.

Beste kapitulu batean Vianako Printzea Erakundeak euskal literaturaren sistema berpiztu eta sendotzeko egindako lana aitortzen da, Príncipe de Viana (1966-1985) aldizkariaren euskarazko gehigarriaren bidez bereziki. José Mari Satrustegi, Mariano Izeta, Ángel Irigaray, Bernardo Estornés eta Pedro Díez de Ulzurrun izan ziren, besteak beste, gehigarrian artikuluak idatzi zituztenetako batzuk. Antologia honetan Aingeru Irigaray (1899-1986), Frantzisko Astiz (1908-1986) eta Perpetua Saraguetaren (1905-1986) testuak bildu dira.

Azken kapituluan, Marie-Jeanne Minaberryren (1926-2017) testuak aukeratu ditu Xabier Etxanizek. Haurren euskal literaturan aitzindaria izan zen Marie-Jeanne. Iturria: Argitaratzailea
Hitzaurrea. Asier Barandiaran ...9
Testu antologikoak eta beren ingurumariak ...25
1. Bertsolaritza, 1900. urtetik 1975era.
JON MARTIN ETA ASIER BARANDIARAN ...27
1.1. Bertsolari eta bertso-jartzailea nafarrak ...29
1.2. Fernando Aire «Xalbador» (1920-1976) ...53
2. Jean Barbier (1875-1931)
ENEKO ZULOAGA ...67
3. Etienne Salaberri (1903-1981)
ASIER BARANDIARAN ...91
4. Enrike Zubiri «Manezaundi» (1868-1943)
ROSA MIREN PAGOLA ...133
5. Alexander Tapia Perurena (1899-1957)
JON KORTAZAR ...163
6. Jose Agerre Santesteban (1889-1962)
AIORA SAMPEDRO ...195
7. Jean Etxepare Landerretxe (1937-1961)
JAVIER ROJO ...211
8. Jules Moulier «Oxobi» (1888-1958)
ASIER BARANDIARAN ...229
9. Pablo Fermin Irigarai «Larreko» (1869-1949)
ASIER BARANDIARAN ...237
10. Mariano Izeta (1915-2001)
JON ABRIL ...265
11. Jose Mari Satrustegi (1930-2003)
GARAZI OTXAGABIA ...287
12. Principe de Vianaren ingurukoak
ASIER BARANDIARAN ...333
Aingeru Irigaray «Apat-Etxebarne» (1899-1986) ...333
Frantzisko Astiz Arregi (1908-1986) ...338
Perpetua Saragueta (1905-1986) ...341
13. Marie-Jeanne Minaberry (1926-2017)
XABIER ETXANIZ ERLE ...357
Antologiagileak ...371

Bertsolaritza, 1900. urtetik 1975era

. Artikulua: Euskara. Liburutegian

Jean Barbier (1875-1931)

. Artikulua: Euskara. Liburutegian

Jose Mari Satrustegi (1930-2003)

. Artikulua: Euskara. Liburutegian

Jules Moulier "Oxobi"

. Artikulua: Euskara. Liburutegian

Mariano Izeta (1915-2001)

. Artikulua: Euskara. Liburutegian

Pablo Fermin Irigarai «Larreko» (1869-1949)

. Artikulua: Euskara. Liburutegian

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra