Bertso eskola - Fitxa ikusi

Gasteizko Bertso-Eskola

Oinarrizko informazioa

Izena
Gasteizko Bertso-Eskola
Herria
Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria
Harremanetarako
gasteizkobertsoeskola@yahoo.es

Arabako Bertsozale Elkartera ere jo zenezake:
945 01 05 05
araba@bertsozale.eus
Webgunea
www.blogak.com/gasteiz-bertsozale
Eskolari buruz
1982ko udan, Gasteizen bertso-eskola bat sortzeko Abornikanon bizi zen Abel Enbeitarengana jo zuten Martin Mimentza, Xabi Rico, Amaia Otsoa, Jose Luis Ormaetxea "Txipi" eta Rikardo Gonzalez de Durana. Urte horretako urrian Santa Maria Kantoian zegoen Lantzale Dantza Taldeko lokalean elkartzen hasi ziren. 1985an Jose Agustin Iriondo "Txusta"a jabea izanik Mateo Moraza kalean zegoen Kirolak Tabernara mugitu ziren. Abel Enbeita hasieran, Xabi Rico ondoren, Irati Lotina, Asier Iriondo izan ziren “Txusta” garaiko irakasleak. Gaur egun talde eta gune ezberdinek osatzen dute Gasteizko Bertso-Eskola, hauexek: Amaia Zentroa, Armentia Ikastolako Bertxilika, Judimendi auzoko Xagumendi, Abetxukoko ikastola, Alde Zaharrekoa, Iparralde Gizarte Etxea eta Gaztetxea.

Azken ikasturteko datuak: 2022-2023

Talde kopurua
4
Haurren talde kopurua
2
Helduen talde kopurua
2

Irakasleak / Arduradunak
Unanue, Gerezti
Zaldua, Eli
Otamendi, Asier
Arrizubieta, Aroa
Eskolari buruzko oharrak bidali